Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Gipuzkoako alkateak elkartu ditu Madrilek egiteke dituen proiektuak aztertzeko
Agirretxeak hauteskunde hauen garrantzia azpimarratu nahi izan du eta bide batez gogorarazi du gure herriei egunerokotasunean eragiten dieten hainbat gairen inguruko eskuduntzak Madrilek dituela oraindik eta horregatik beharrezkoa dela proiektuak banan bana borrokatzea.
Kongresu eta Senaturako datozen hauteskundeetarako EAJren hautagaiak, Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, Gipuzkoako hainbat herrietako alkate eta zinegotziekin lan bilera batean elkartu dira, Madrilek herri hauetan egiteke dituen proiektuak banan bana aztertzeko. Bileran Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia ere hartu du parte.
Joseba Agirretxea, Gipuzkoako zerrendaburu eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVk Gipuzkoan aurkeztuko duen hautagaiak nabarmendu duenez "hauteskunde hauek oso garrantzitsuak dira oraindik ere Madrilek egunerokotasunean eragiten diguten gai askoren gaineko eskuduntzak dituelako. Horregatik gure udalen kezkak, ardurak eta beharrak jaso nahi izan ditugu, gipuzkoarren interesak defendatzen jarraitzeko".
"Urte guzti hauetan burutu dugun etengabeko lan isilari esker, gure lurralderako inbertsio handiak lortu ditugu eta korapilatuta zeuden proiektu garrantzitsuak libratzea ere lortu dugu. Hala ere, oraindik asko dago egiteko" gogorarazi du Maria Eugenia Iparragirre Senaturako hautagaiak.
Udal ordezkariek egindako eskaeren artean, Pasaiako portua, Hondarribiko aireportua, itsasbazterreko pasealekuen eraikuntza eta konponketak, edota Zubietako kartzela berria nabarmendu dira. "Proiektu hauek eta beste asko izango dira datorren legealdian defendatuko ditugunak, Donostia 2016 Europako Hiriburutzari eman beharreko bultzadaz ahaztu gabe" adierazi dute.
Bukatzeko, Agirretxeak gogorarazi du "Rajoy, Sanchez eta Iglesias Espainiak arduratzen dituen bitartean, gu Euskadik arduratzen gaitu. Hori da ezberdintasuna. Solidarioak izan nahi dugu mundu guztiarekin, baina beti Gipuzkoa eta Euskadiri begira. Guretzako LEHENIK EUSKADI delako".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


