Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoa martxan jartzeko ordua da, gure enpresak babestu eta bultzada emateko ordua
Foru Aldundiak Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko Plana lurraldeko 250 eragile ekonomiko eta sozialen aurrean aurkeztu du
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, lurraldea “suspertzeko” deia egin du gaur, eta hori lortzeko bidea enpresei sostengua eskaini eta hauek bultzatzeko konpromisoa hartu du. Egitasmo hau gauzatzeko asmotan aurkeztu du foru erakundeak Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko Plana, lurraldearen jasangarritasuna bermatu eta lehiakortasuna indartzeko lau urteko indarraldia eta urteko 50 milioi euroko esleipena izango duen proiektua, 200 milioi guztira. Ekonomia bultzatuz, Planak ongizate estatua eta lurraldearen gizarte kohesioa bermatzea jarri ditu jomuga.
Olanok azaldu duenez, Ekonomia Suspertzeko Planari dagokio Foru Aldundiaren gobernu jarduna gidatzea, Kudeaketa Planarekin eta 2016ko aurrekontuekin batera. “Hiru dokumentu hauek osatzea hitzeman genuen eta egin dugu. Orain Gipuzkoa martxan jartzeko ordua da”, nabarmendu du. Azken zazpi urtetan krisi ekonomiko “sakona” eta azken lau urtetan enpresa saretik “urrun” egon den gobernu bat jasan ostean, “gure enpresak babestu eta bultzatzeko ordua da”.
“Espezializazio adimentsuan sakontzen duen enpresa, partaidetza eredu bat duena eta bere ingurunearekin identifikatzen den enpresan nahi dugu, hori da gure etorkizuneko enpresaren eredua”, azaldu du. Honen ildotik, Olanok Ekonomia Suspertzeko Plana “bizirik” eta ekarpenetara irekita dagoela esan du, eta bereziki puntu hau dela egitasmoaren ezaugarririk nabarmenetarikoa: enpresa eta hau osatzen duten pertsonekiko gertutasuna eta elkarrizketa, alegia.
Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapeneko diputatuak, bere aldetik, jakituriaren transferentzian oinarritutako eraldaketaren alde egin du eta ideia hau “eskualde denetara eta, batez ere, lurraldeko enpresa denetara” zabaltzearen alde apustu egin du. Lehen sektoreari buruz, Aizpuruk Planak landa inguruneari lotutako jarduera ekonomikoa bultzatzeko hainbat lan lerro jaso dituela nabarmendu du.
Fiskalitatea
Fiskalitatearen arloan, Ogasun eta Finantza diputatuak eragile ekonomikei gertutasuna adieraztearen alde egin du eta arduraz jokatzera konprometitu da bere betebeharrak betetzerako orduan. “Aberastasuna, kalitatezko enpleguaren bitartez etorriko da, eta honi ekonomia sustapenetik eragingo diogu. Hor bidelagun izan gaitezke”, azaldu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


