Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/14

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ariseko erasoak gaitzetsi eta biktimei eta Frantziako herritarrei elkartasuna adierazi diete

Foru erakundeak demokrazia eta guztion kontrako atentatu bat dela salatu du eta Europako herritarrei modu baketsu eta bateratuan erantzutera dei egin die Eneko Goia, Donostiako alkateak, hiriko ikurriña masta erdian jartzea erabaki du doluaren adierazle
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ariseko erasoak gaitzetsi eta biktimei eta Frantziako herritarrei elkartasuna adierazi diete

Gipuzkoako Foru Aldundiak bart Parisen jasotako erasoak gaitzetsi ditu eta biktima, familia eta Frantziako hiritar guztiei bere sostengu eta elkartasuna adierazi. Atzo gauean hiriburu frantsesean gertatutakoa demokrazia eta guztion kontrako atentatu bat da. Astelehenean, hilak 16, 12.00etan eta foru jauregiaren aurrean, bost minutuko elkarretaratze isil bat deitu da gaitzespena eta elkartasuna adierazteko.

Foru erakundeak kultura eta identitate aniztasuna etorkizunaren ezaugarri izango direla berretsi nahi du, eta bart gauekoak oinarri horren aurkako eraso zuzen-zuzenak dela adierazi. Gipuzkoako Foru Aldundiak atentatu hauei modu baketsu eta bateratuan erantzuna ematera deitzen du, elkarlan demokratikoan sakonduz. 

Donostia. Adierazpen instituzionala.

Parisen azken orduotan gertaturiko atentatu lazgarrien artean, Donostiako Udalak honakoa adierazi nahi du:

1.- Eraso horiek erabat gaitzesten dituela. Biktima errugabeak modu koldarrean erailtzeak, herritarren artean beldurra eta sufrimendua zabalduz, ez da inoiz onargarria izango. Ez dago ideia, injustizia edo aldarririk mota honetako hilketak azaldu ditzakeenik.

2.- Donostiako hiriaren izenean, gure samina eta elkartasuna helarazi nahi dizkiogu Pariseko herriari  eta biktimen senitartekoei Pariseko Alkatetzaren bitartez.

3.- Herritarren askatasunean dago oinarrituta Europako gizartea, eta balio horiek zapuztu eta birrindu nahi dituzte hilketa horien atzean dauden buru eta taldeek. Pertsona guztien askatasuna, eta sinisteko edota era ezberdinean pentsatzeko duten eskubidea aldarrikatu behar dugu.

4.- Pariseko hilketa koldarrak salatzeko, bat egingo dugu erakundeetatik deitzen diren ekimenetan parte hartuz.


Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...