Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/12

Bidegi auzia: errealitatea ukatu eta asmatu eta politika erasorako erabiltzea

Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozemaile jeltzaleak nabarmendu du Bidegi auzitik ondorio nagusi bat atera duela: “denak ez duela balio politikan”
Bidegi auzia: errealitatea ukatu eta asmatu  eta politika erasorako erabiltzea

Bidegi sozietate publikoaren egoera ekonomiko eta finantzarioaren berri emateko foru-agintariek egin duten agerraldian, EAJko batzarkideak bi gauza salatu ditu kritika politikoa egin duenean, “inola ere onartzekoak ez direnak”: lehenengoa, “errealitateari ezikusiarena egitea eta errealitatea ukatzeaz batera, norbere errekreazioan ibiltzea; hori ulergaitza da eta mortala, bai politikarako bai eguneroko bizitza arrunterako”, azpimarratu du bozemaile jeltzaleak. Gaitzetsi duen bigarren jokabidea zera izan da: “politika erasorako armatzat erabiltzea, herrigintzarako bidetzat beharrean”.

Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du “egia dela Bidegiren zorra handia dela, eta hori dela errepide-lan handiak egin direlako”. Bestetik, azaldu du “gezurrezko egoera bat proiektatzeko asmotan aritu zela ezker abertzaleak gidatutako Bilduren gobernua” eta horen adibidea dela “aurreko agintaldian, trafikoaren hazkundeari buruzko aurreikuspen apalak egin zituela, nahiz eta agerikoa zen trafikoa nabarmen ari zela ugaltzen”. EAJko bozemaileak salatu du “diskurtso tremendista bat elikatzeko ibili zirela aurreko foru-arduradunak trafikoaren hazkunde motza iragartzen”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...