Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udal gobernuak gogorarazi du lehengo legealdiko gobernuak ardura duela Kortxoeneako orubearen hirigintza-izapidean
2016, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Miren Azkaratek gogorarazi du, behin plangintza onartuta, baldin eta jabe batek eskaria egiten badu eta baldintza guztiak betetzen baditu, Udala behartuta dago baimena ematera, izan ere, ez badu egiten prebarikatuko luke.
2016, Euskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Miren Azkaratek eta Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, Kortxoenea eraikinaren gaineko egoera azaltzeko.
Lehenik eta behin, Hirigintzako zinegotzi Enrique Ramosek honakoa gogorarazi du: “Gaia 2010eko Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorrean aztertu zen eta, bertan, Indianoenen 20-21 etxebizitza eta bi garaje solairu egiteko aurreikuspena ezarri zen, gunea berritzeko”. Horren harian, Ramosek gaineratu du, proposamena aho batez onartu zela, Burutaran jaunaren boza barne, izan ere, orduan ere zinegotzi zen.
Hirigintzako zinegoztziak azaldu duenez, lehengo legealdian, Bilduren aginteko udal gobernuak gunea berritzeko beharrezko izapideak egin zituen eta, gainera, 2015eko maiatzaren 8an, Hirigintza zinegotzi Burutaran jaunak eta Juan Karlos Izagirre alkatearen agindupeko Tokiko Gobernu Batzordeak plangintza berezia onartu zuten eta, ondorioz, orubearen jabeari beste bi garaje solairu egiteko baimena eman zitzaion. Beraz, baldin eta Bilduk beste bi garaje solairu egiteko baimena eman bazuen, Kortxoenean egindako jarduera onartu eta baimendu zuen.
Ildo beretik, 2016, Kultura, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak segidakoa azpimarratu du: “Lehengo legealdian Bilduk hainbat gauza egiteko aukera izan zuen: lehena, Hiri-Antolamendurako Plangintza Orokorra aldatzeko proposamena egiteko aukera; eta bigarrena, eraikina desjabetu eta Udalaren esku uzteko aukera eta, ondorioz, kultura proiektua bertan jarraitzea bermatzeko aukera. Baina aitzitik, ez zuen hori egin eta ez zuen proiektuarentzat irtenbidea lortu”.
Horrenbestez, Azkaratek, adierazi du, jabe batek plangintzaren araberako eskaria egiten duenean eta baldintza guztiak betetzen dituenean – kasuan, abal bat aurkeztea eta segurtasuna bermatzeko hesi egokia jartzea –, Udala behartuta dago baimena ematera, izan ere, baldin eta baimenik ez badu ematen prebarikatuko luke.
Miren Azkaratek, halaber, honakoa esan du: “Irailetik hainbat bilera egin ditugu Kortxoeneako kolektiboaren ordezkariekin eta aditzera eman diegu, betiere, horrela sinistuta, autogestionatutako gizarte- eta kultura-proiektuak Donostiarentzako eta gure kulturarentzako aberasgarriak direla, betiere, beste proiektu arautuago eta antolatuagoekin batera uztartuz”.
Era berean, hona hemen 2016, Kultura, Euskera eta Hezkuntza zinegotziaren hitzak: “Udalak dituen lokalak aztertu digutu eta, gainera, kontuan hartu behar da horiek erabiltzeko hainbat elkarte itxaroten ari direla, besteak beste, gizarte-izaera nabarmena duten hainbat elkarte. Halaber, ordezkariei adierazi genien prest gaudela musika eta antzerkiarekin lotutako ekimenak Jareño edo Intxaurrondoko Kultur Etxean egiten jarraitu ahal izateko. Baina aitzitik, irtenbide horiek ez dituzte asebetetzen bere proiektuaren beharrak”.
Azkenik, bi zinegotziek guztiz gezurtatu dute EH Bilduk asteartean egindako salaketa: “Hirigintzako eta Udaltzaingoaren teknikarien artean ez zen bilerarik egon eraikinaren eraistea prestatzeko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


