Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitorpen eraginkorra nahi duten nazio errealitateak badaude, eta aitorpen hori denon arteko begirunetik lortu behar da
Joseba Egibarrek adierazi du ‘nazio errealitate ukaezinak‘ daudela; eta, bere ustez, “begiak ireki eta kontatzen jakitea baino ez da behar, Katalunian eta Euskadin nazio errealitateak direla ohartzeko, baina garapen demokratiko bat behar dute hori gauzatzeko”
Joseba Egibar EAJko legebiltzar-taldeko bozeramaileak eta GBBko presidenteak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, gogoratu du eredu biziak daudela demokrazia sakondu eta garatzeko, eta helburu zilegiak ere daudela bere etorkizunaren jabea izateko. “Nire ustez, Espainiako Estatuak onartu behar du bere eredua krisian dagoela, eztabaida horri ekiteko aukera dauka, eta adostasunerako eta elkarrenganako ulermenerako guneak aurkitzeko aukera”, gaineratu du.
Ildo horretan, aitorpen eraginkorra nahi duten nazio errealitateak daudela zehaztu du, eta “aitorpen hori denon arteko begirunetik” lortu behar dela nabarmendu du.
Bere ustez, Euskadi eta Espainia artean beste harreman politiko berri bat behar da. “Lortu eta adostu behar da, beti ere, euskal gizarteak demokratikoki planteatzen duena errespetatzen, zure jarrera ez duzula inposatuko jakinda”, adierazi du.
“Autonomi erkidegoek libre eta demokratikoki erabakitzen dutena errespetatzea da gakoa. Nazio errealitate batzuek bere nazio propioa erdietsi nahi dute. PP eta PSOE alderdiek euren nazioa badute, baina gure nazioa aitortuta ez dugunok, hau da, euskaldunok eta kataluniarrak, gure nazioari egitura hori ematea espero dugu”, amaitu du Egibarrek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


