Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Biktimen Foroaren eraketa onartu du Donostiako Udalak
Eusko Jaurlaritzak osatutako “Bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak” txostenean jasotzen diren biktimen senitartekoek hartuko dute parte Foroan
Donostiako Udaletxeko Giza Eskubideen Batzordeak Biktimen Foroa abian jartzea erabaki du gaur egindako bileran. Foro honek biktimen oroitzapen, aitortza eta erreparazio arloan aurrera eraman beharreko ekimenetan Udaletxea aholkatzea izango du xede nagusitzat.
Eneko Goia Donostiako alkateak bultzatutako ekimenak EAJ, PSE-EE, PP eta Irabazi udal taldeen babesa izan du, eta EH Bilduren abstentzioa.
Giza Eskubideen batzordeak onarturikoaren arabera, Foro honetan parte izateko aukera emango zaie biktimen senitartekoei, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak Donostiako Udalari luzatutako “Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak” dokumentuaren lehen atalean jasotzen diren biktimen senitartekoei. Era berean, parte hartu ahal izango dute Jaurlaritzak beste herri bati luzatutako dokumentuan egon daitezkeen beste biktimen senitartekoek ere, betiere, horiek orain Donostiarekin izan dezaketen lotura kontuan hartuta.
Behin aukera eskainita, ekimen honetan parte hartzeko borondatea adierazten dutenek osatuko dute Foroa.
Biktimen Foroaren eginkizuna izango da, Giza Eskubideen Batzordeak eta oro har Udalak “biktimen oroitzapen, aitortza eta erreparazio arloan aurrera eraman beharreko ekimenak aholkatzea”, baita “bake eta elkaribizitzan aurrera egiteko dinamikak” proposatzea ere.
Egoitza Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen etxean kokatuko da. Giza Eskubideen Batzordearen eta Biktimen Foroaren arteko lotura modu ezberdinak sustatzeko, Foroak egoki deritzonean haren saioetan Giza Eskubideen batzordekideek parte hartu ahal izango dute, edo Foroko ordezkaritza batek, halaber, Giza Eskubideen Batzordean parte hartu ahal izango du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


