Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/10/08

Bidegiri buruzko beste ikerketa batzorde bat eratzeko eskariaren aurrean

Eusko Alderdi Jeltzaleak bere garaian esan zuen, aurreko gobernuak sortu zuen ikerketa batzordea jokaldi politiko bat besterik ez zela izan. Jokaldi maltzurra eta interesatua. Hauteskundeak zetozen eta Eusko Alderdi Jeltzalearen aurka egiteko aprobetxatu zuen EH Bilduk
Bidegiri buruzko beste ikerketa batzorde  bat eratzeko eskariaren aurrean

Esan genuen, zerbaiten zantzurik edo daturik agertuz gero, gu izango ginela ikerketa abian jarriko genuen lehendabizikoak. Baina, oraingoz ez dugu horrelakorik aurkitu. Ez dago ezer eta, harrituko ginateke zerbait egongo balitz.

Dena den, Diputazioak barne txosten bat agindu du eta teknikariak gai hau sakon aztertzen ari dira. Eta, hortik haratago, Bilduren Aldundiak aurkeztutako kereilen gaineko instrukzioa egiten ari da epaitegia.

Momentu honetan mahai gainean dagoen gauza bakarra, Larraitz Ugartek, modu maltzurrean eta legearen kontra, esleitutako txostenak dira.  Ikerketaren txostena egiteak zuen kostua Herri Administrazioak zuzenean emateko onartzen duen kopurua gainditzen zuenez, zatika adjudikatu zuen Larraitz Ugartek.  Txostena egitearen ardura berak nahi zuen enpresan egon zedin.

 Azpimarratu nahi dugu, hala ere, gaur arte beste inolako datu edo zantzurik ez dugula aurkitu eta. Beraz, ez dugu aurrekoa bezalako beste “ikerketa” batzorderik eratzeko inolako beharrik ikusten. Are gutxiago foru hauteskunde aurretik Bilduk eta PPk erdietsi zuten ikerketa batzordearen jitea ezagutu ondoren.

Ezker Abertzalearen hauteskunde aurreko estrategia EAJ-ren aurka eraso bizian jardutea izan zen. Hauteskundeek agerian utzi zuten estrategia okerra izan zela hura. Dirudienez, Ahal Dugu-ren eskutik setakerian jarraitzea erabaki dute, bide okerrari eutsiz.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...