Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hitz egitea libre da, baina ez da beti eraginkorra izaten
Eusko Alderdi Jeltzaleak bideratu egin du, gaur, Batzar Nagusietan Stop Kaleratzeak aurkeztu duen ebazpen proposamena
2007an krisia azaleratu zenetik, euskal herritar askok egoera oso larriak bizi dituzte, eta oraindik ere pairatzen ari dira, beraien etxeak galduta edo galzorian.
Drama horren harira, Stop Kaleratzeak mozio bat aurkeztu du gaur Batzar Nagusietan eta Ahal Dugu eta EH Bilduk, hitzez hitz, berea egin dute, kontuan hartu gabe idatzita zegoen bezala, Batzar Nagusiei zuzeneko zereginak eskatzen zaiela.
Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJk Batzar Nagusietan duen bozeramaleak adierazi du ”Elkarte batek ez dauzka zergatik ezagutu legebiltzar baten jarduera, baina proposamena aurkeztu duten taldeek horretaz ohartu behar ziren. Alegia, Batzar Nagusiek, edozein legebiltzarrek dituen muga nabarmenak dituztela ekimenak zuzenean gauzatzeko. Horregatik, Eusko Alderdi Jeltzaleak hasierako proposamena moldatu du batzar nagusiak ahalmena duten erakunde ezberdinei eta bankuei egitekoak egin ditzaten eskatzeko asmoz”.
Stop Kaleratzeak aurkeztutako ebazpen proposamen horretan azaldutako zentzuan, egin ezin dutena eskatzen zaie BBNNei. Besteak beste, Batzar Nagusiei kaleratzeak eta irtenarazteak geldiarazteko eta etxebizitza bat izateko aukera bermatzeko eskatzen zaie, edo bankuei dituzten etxebizitza hutsak galdatzeko.
Arrizabalagak zalantzan jarri du eskaera horiek guztiak egiteko legebiltzar batek ahalmena duenik.
Gauzak horrela, eta hori guztia zuzenduz, Eusko Alderdi Jeltzaleak ebazpen proposamenari aurkeztu dion zuzenketan, Batzar Nagusien bitartez, benetan ahalmena eta eskumena duten erakunde exekutiboei eskatzen zaie ahal dutena egin dezatela kaleratze kasuak ezagutu eta geldiarazteko, azken urte hauetan onartutako tresnak eta hitzarmenak aplikatuz.
Era berean, bozeramale jeltzaleak esan du “batzar Nagusien bitartez, bankuei bereziki, eta zuzen-zuzenean, kaleratzerik ez egiteko eskatzen diegu. Edozein kasutan, etxebizitza alternatibo bat eskaini dezatela eta beraien jabetzan dituzten etxe hutsak alokairu sozialeko programa publikoen eskura jar ditzatela eskatzen diegu”.
Arrizabalagak gaineratu du, Alokabideri, Eusko Legebiltzarreko 2014-4-7an onartutako Ez Legezko Proposamenak jasotzen dituenak betetzeko eskatzen zaiola jatorrizko proposamenean bezala. Horrekin batera, Stop Kaleratzeak aurkeztutako ekimenean bankuei luzatzen zaien abusuzko klausulak egokitzeko “gomendioaren” aurrean, EAJk , ez gomendatu, baizik eta eskatu egiten die abusuzko klausula horiek baliogabetzeko eta baliogabetze hori, gainera, atzerako eraginez izatea.
Bestalde, EAJren proposamenean Estatuko gobernuari zeregina jartzen zaio: oraindik orain Europako zuzentarauetara egokitu gabe duen legedi hipotekarioa kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko moldatu dezala. Hain zuen, legeri hipotekario espainola bera delako etxe kaleratzeen inguruan, arazorik handiena.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


