Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gobernu baten ibilbide sendoa baieztatu da, eta euskal gizarteari eskertu dio bere esfortzu, konpromiso eta itxaropena
Joseba Egibar EAJko legebiltzar-taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, orain arte eginiko lana sendotzeko beste bultzada bat behar da, legealdiaren azken urtean aurrera egiteko Jaurlaritzaren ardatz nagusietan: ekonomia berpiztu eta zerbitzu publikoen kalitateari eustea; Bakea eta Bizikidetza; eta Euskadiko autogobernua.
Joseba Egibarrek Iñigo Urkullu lehendakariaren goizeko hitzaldia baloratu du Politika Orokorreko Bilkuran, eta, bere ustez, egungo legealdiaren hasieratik gobernu baten ibilbide sendoa agertu du Jaurlaritzaren hiru ardatz nagusietan aurrera egiteko: ekonomia berpiztu eta zerbitzu publikoen kalitateari eustea; Bakea eta Bizikidetza; eta Euskadiko autogobernua.
Legebiltzarrean eginiko prentsaurrekoan, ordezkari jeltzaleak Urkullu lehendakariaren hitzaldia bi zatitan laburbildu du. Batetik, Jaurlaritzaren zuriketa gaurkotua izan dela esan du, sail bakoitza banan-banan azaltzeko.
Bestetik, Egibarrek Eusko Legebiltzarrarekin Jaurlaritzarekin baino lotura handiagoa duten gaiak erakarri ditu lehendakariaren interbentzioa azaltzeko; adibidez, Bakea eta Bizikidetzarako Lantaldea.
Egibarren hitzetan, Bakea eta Bizikidetzarako ponentzia nahiz eta aurrera ez egin, kontaketa egiten jarraitzen du. “Orainaldian ere kontaketa egiten da. Esparru honetan lege egon ez arren, Jaurlaritzak plangintza bat badauka, hots, Bakea eta Bizikidetzarako garatzen ari den plana. Legebiltzarrean egiten denarekin alderatuta, taldeen artean akordiorik lortu gabe, orainaldian kontaketa bat egiten ari gara”, adierazi du.
Ildo horretan, Egibarrek errepikatu du gobernu sendo baten ibilbidea baieztatu dela. “Tinko ari da lanean eta euskal gizarteari eskertu nahi izan dio bere esfortzu, konpromiso eta itxaropena, Jaurlaritzaren hiru ardatz horietan aurrera egiteko; hori dela eta, Egibarrek nabarmendu du orain arte egindako lana sendotzea beharrezkoa izango dela “legealdiaren azken urtean ibilbide horretan aurrera egiteko xedearekin”.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



