Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/09/14

2016ko Kirolaren Europako Astean herri kiroletako jaialdia egiteko elkarlanean ari dira Udala eta Europar Batasuna.

Europar Batasunaren ordezkaritza bat Donostian izan da asteburuan. Ordezkariak liluratuta gelditu dira Kontxako estropadaren giroarekin eta estropadan kirola, kultura eta ohitura lotzen direlako.
2016ko Kirolaren Europako Astean herri kiroletako jaialdia egiteko elkarlanean ari dira Udala eta Europar Batasuna.

Europar Batasunaren ordezkaritza bat Donostian izan da asteburuan. Bisitaren arrazoia izan da, Kontxako estropada Kirolaren Europako Astearen egitarauaren ekimen garraitzitsuenetako bat izan dela. Ordezkariek herri kirolenganako interes handia izan dute eta Udalarekin hitz egiten hasi dira segidako helburuarekin: Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua dela -eta, 2016ko Kirolaren Europako Astean herri kiroletako jaialdia egitea Anoetako Estadioan.

Honako pertsonek osatu dute Europar Batasunaren ordezkaritza: Espainiako eurodiputatu eta Europako Parlamentuko kirolaren gaineko lan-taldearen arduradun Santiago Fisas-ek; Poloniako eurodiputatu Bogdan Wenta-k; Erresuma Batuko eurodiputatu Julie Girling-ek; Europako Komisario Tirbor Navracsics-en gabinete kide Szabolcs Horvath-ek, Marc Tarabella eurodiputatu eta Europako Parlamentuko kirolaren gaineko lan-taldearen arduradunaren taldekide Emmanuel Foulon-ek; Santiago Fisasen taldekide Carlos Parry Lafont-ek; eta Julie Girling eurodiputatuaren aholkulari Alison Fraser-ek.

Espainiako eurodiputatu Santiago Fisas eta Poloniako eurodiputatu Bogdan Wenta liluratuta agertu dira Kontrako estropadaren giroarekin. Fisasek azpimarratu zuen giroa eta traineru ezberdinen zaleen arteko zintzotasuna. Bogdan Wentak, aldiz, estropada ezagutzen zuen, izan ere, 1989tik 1991ra C.D.Bidasoan eskubaloian jokatu zuen. Wentak adierazi zuen, estropadak ohiturarekin zer-ikusia duela eta, beraz, agerian daudela jendeak bihotzean dituzten sentimenduak, eta, gainera, arrauna ingurumenarekin lotura zuzena duela.

Bi eurodiputatuek esan zuten, Europako Parlamentuaren kirolaren gaineko lan-taldea lanean ari dela herri kirolak Europako kulturaren parte bezala sustatzeko. Horren harian, aditzera eman dute, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua dela -eta, 2016ko Kirolaren Europako Astean herri kiroletako jaialdia egiteko asmoa. Jaialdia Anoetako Estadioan egingo litzateke eta, bertan, Europako herrialdeetako kirolak ikusteko aukera egongo litzateke. Eurodiputatuek adierazi dute, Europako Batzordea, Udala eta eragileak elkarlanean ari direla jaialdia antolatzeko.

Azkenik, Fisas eta Wenta eurodiputatuek gogorarazi zuten, herri kirolak kultura direla, eta beraz, oso garrantzitsua dela herri kirolak jendeari ezagutzera ematea eta jendeak parte hartzea. Izan ere, herri kirolaren bidez, hiritarrek euren herrialdeetako sustraiak zein Europako beste estatuen kultura hobeto ezagutu ditzakete eta kulturen arteko lotura sustatu daiteke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...