Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak Ada Colauri gonbita egin dio, Bartzelonak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan parte-hartzeko
Donostiako eta Bartzelonako alkateek bilera egin dute Bartzelonan eta, bertan, gizarte-gaiei buruz ere hitz egin dute.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Bartzelonako alkate Ada Colauk ordu erdiko bilera egin dute gaur goizean Bartzelonako Udaletxean. Bertan, Eneko Goiak azpimarratu du, historian zehar Donostiak eta Bartzelonak harreman estua izan dutela, eta Ada Colauri gonbita egin dio, Bartzelonak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan parte-hartzeko.
Era berean, Goiak Bartzelonako alkateari adierazi dio, Donostiaren asmoa eta borondatea dela hiriei Hiriburutzan parte-hartzea irekitzea, hain zuzen ere, 2016ko proiektuarekin bat egin nahi duten hiriei. Eta, aldi berean, hurrengo urteko egitarauaren ekimen garrantzitsuenen berri eman dio.
Donostiako alkateak, halaber, Bartzelonako zein Kataluniako hiritarrei dei egin die, 2016ko proiektua ezagutzeko. Izan ere, kataluniar askok Euskadi bisitatzen dute.
Gainera, bileran Goiak eta Colauk, besteak beste, segidako gizarte-gaiei buruz hitz egin dute: bi hirietako etxebizitzen gaineko arazoari buruz, langabeziari buruz eta hiriek Europara iristen ari diren iheslariei emango dieten arretari buruz.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



