Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/09/08

Donostiako Udal Gobernuak zerga-arauak aldatzeko proposamena aurkeztu du

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi-delegatu Jaime Dominguez-Macaya jeltzaleak Udal Gobernuaren proposamena azaldu du: “Zergak bataz beste %1,02 handitzea proposatu dugu. Horrenbestez, Udalak diru gehiago gastatuko du herritarren zerbitzuetan. Hala ere, hiritarrei eskatuko zaien esfortzua txikiagoa izango da Udal Gobernuak proposatuko duen aurrekontuaren handitzea baino”.
Eneko Goia eta Jaime Dominguez-Macaya

Gaur goizean, Tokiko Udal Gobernu Batzordeak 2016rako zerga-arauak aldatzeko proposamena onartu du. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi-delegatu Jaime Dominguez-Macayak Udal Gobernuaren proposamena azaldu du: “Zergak bataz beste %1,02 handitzea proposatu dugu. Horrenbestez, Udal Gobernua prestatzen ari den aurrekontua handiagoa izango da, hiritarrei eskatuko zaien zerga-esfortzua baino”. Udal gobernuak proposatu du, 9 tasa eta zerga aldatzea eta beste 13 bere horretan uztea.

Horren harian, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak esan du gehien handituko diren tasak segidakoak izango direla: terrazen, zaborren eta saneamenduaren gaineko tasak.  Eta, zehatzago esanda, Udal Gobernuak proposatu du zaborren eta saneamenduaren gaineko tasak %5 handitzea. Gogoratu behar da, bi jarduera horiek defizita sortzen dutela, hain zuzen ere, zaborrak jasotzeko jarduerak %31ko defizita sortzen du, eta saneamenduak, aldiz, %27koa. Hortaz, bi tasa horien handitzeak, bi jarduera horien defizitari aurre egitea ahalbidetuko du.

Terrazei dagokionez, Jaime Dominguez-Macayak zehaztu du, udako tarifen denboraldia luzatu dela eta, ondorioz, maiatza eta urria denboraldi horretan sartu direla – horrenbestez, terrazen gaineko arauak dioena beteko da –, eta, gainera, Maila Bereziko edo Lehenengo Mailako terrazen tasa %5 handituko dela eta, gainerako mailetako tasa %3 handituko dela.

Kide bakarreko familien eta ez ohiko etxebizitzen OHZ

Era berean, Jaime Dominguez-Macayak segidakoa azpimarratu du: “Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ez da aldatuko, izan ere, %1 handituko da eta, horrek, etxebizitzen katastro-balioaren txikitzea berdinduko du eta zerga parean utziko du”. Gainera, Dominguez-Macayak aditzera eman du, Udal Gobernuak laster aurkeztuko duen gobernu programak jasoko duenaren arabera, Udalak Gipuzkoako Batzar Nagusiei eskatuko diela OHZ-rentzat ezarritako hobariak aldatzeko eta, ondorioz, ekonomia-egoera larria duten kide bakarreko familiek gutxiago ordainduko dutela.

Ogasun eta Finantzetako zinegotziak, halaber, adierazi du, Udal Gobernuak proposatu duela, OHZ gehiago ez kargatzeko baliabide eskasak dituzten ez ohiko etxebizitzen jabeei, hain zuzen ere, etxebizitza horiek merkatuan jartzeko egokitzeko baliabide eskasak dituzten jabeei.

Denda txikiak jartzeko jardueren gaineko tasa kentzea

Azkenik, hona hemen Jaime Dominguez-Macayaren hitzak: “Udal Gobernuak proposatuko du, denda txikiak jartzeko jardueren gaineko tasa kentzea, aurretiko lizentzia behar ez duten jarduerei – beraz, jarduera deserosoak eta ostalariak proposamenaren kanpo gelditzen dira –, eta 300 metro karratu baino txikiagoak diren dendei. Horrenbestez, denda txikia ireki nahi duen hiritarrak izapideak bizkorrago egin ahal izango ditu eta, gainera, ez du ordaindu behar izango denda irekitzeko tasarik”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...