Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elkarlanerako deia egin die Olanok Tabakalera osatzen duten erakundeei: “Eraikinaren pare egon behar dugu”
Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuarekiko duen konpromisoa berretsi du diputatu nagusiak.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak elkarlanerako deia luzatu die gaur Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroko kide diren erakundeei: “Eraikinaren pare egon behar dugu, eta proiektua kultur eduki onenekin hornitu”. Euskal kultura eta euskararen ikuspegia zainduz ariko den proiektua defenditu du Olanok, aldi berean “nazioarteko proiekzioa edukiko duena”.
Halaber, “agenda partekatua” eraikitzeko deia egin du, eta proiektuan inplikatutako erakunde guztiek duten ardura azpimarratu, Tabakalera arrakastatsua izan dadin. “Gipuzkoako Foru Aldunditik gure indar guztiarekin babestuko dugu”, adierazi du, foru erakundeak Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekiko edukiko duen konpromisoa “erabatekoa” izango dela ziurtatuz.
Datorren irailaren 11n zabalduko ditu ateak Tabakalerak. Gaur egindako ekitaldian, bertan garatuko diren ekimenen berri eman dute proiektuan inplikatutako erakundeek. Hala, hitza hartu dute agerraldian Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariak, Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendariak, Carlos Ruiz Kutxa Fundazioko buruak, Joxean Fernandez Euskal Filmategiko zuzendariak, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak, eta Jose Luis Rebordinos Zinemalduko zuzendariak.
Diputatu Nagusiaren esanetan, “guztiok jarri beharko dugu alea” Tabakalerak bere helburuak bete ditzan: “Erakunde, kultur eragile eta herritarren arteko elkarlana eta sinergiak ezinbestekoak izango dira”.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



