Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/08/31

Eneko Goiak harrera egin die Saharako giza eskubideen defendatzaileen ordezkariei

Udal talde guztietako bozeramaileek lan-bilera egin dute elkarteetako ordezkariekin
Eneko Goiak harrera egin die Saharako giza eskubideen defendatzaileen ordezkariei

Asteartetik ostegunera – irailaren 1etik 3ra – EHUko Udako Ikastaroek honako nazioarteko topaketa antolatu dute: “Giza Eskubideak eta Trantsizio Justizia Mendebaldeko Saharan”. Gaur goizean, topaketa baino lehen, Donostiako Udalak harrera egin die Saharako giza eskubideak eta Saharako herria babesten dituzten erakundeen ordezkariei, hain zuzen ere, nazioarteko topaketan parte hartuko duten ordezkariei.

Ordezkariei harrera Donostiako alkate Eneko Goiak, Kooperazioko zinegotzi delegatu Duñike Agirrezabalagak eta Kulturako foru diputatu Denis Itxasok egin diete, eta segidako pertsonek parte hartu dute: Lih Beiruk y Brahim Abdelfatah Fronte Polisarioko ordezkariek, Hassana Aalia Saharar Giza Eskubideen aldeko aktibistak, Carlos Martín Beristain Hegoa Institutuko ordezkariak, Paco Etxeberria Aranzadiko ordezkariak, Maite Berzosa eta Jose Angel Zaldua Donostiako SEAD-eko ordezkariek, eta Imanol Landa Euskal Fondoaren presidenteak.

Harreran, Eneko Goia alkateak Saharako ordezkariei adierazi die, Donostiako Udalaren konpromisoa giza eskubideen guztien babesarekiko eta, bereziki, giza eskubideen gainean Saharako herriaren historia hurbilari buruzko ikerketak babesteko eta sendotzeko egiten diren ekimenekiko.

Behin harrera eginda, udal-talde guztietako bozeramaileek lan bilera egin dute elkarteetako ordezkariekin.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...