Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
ETAren ekintzak ere zintzotasun eta prestutasun politikoarekin kalifikatu behar dira
GBBk EAri erantzun dio, Sortu Kortaren omenaldian ez egotea justifikatu izanagatik
Gipuzko Buru Batzarrak EAri erantzun dio, Sortu Kortaren omenaldian ez egotea justifikatu izanagatik. Gipuzkoako PNVren ustetan, Sortu larunbatean Zumaian egin zen omenaldian ez egoteak “argi uzten du alderdi hori iraganari lotuta dagoela eta ez dela gai ETAren ekintzak zintzotasun eta prestutasun politikoarekin kalifikatzeko”.
GBBren aburuz, EAk Sorturen hutsunea justifikatzeko hartu duen jarrerak, argudiatuz EAJ-PNVk proposatutako edukiak atzerapausoa direla bakea behin betikoz lortzeko, erakusten du “EAk ez dakiela zein den bere lekua politikan”. Gaineratu du Sorturi laguntzeko ahalegin hori “erabat patetikoa” dela.
Gaitzespenen inguruko eztabaida amaigabeez haratago, EAJ-PNVk proposatzen du azken 15 urteetako justifikazioen eta norbanako isiluneei buruz hitz egitea. Izan ere, garbi dauka “jarrera horiek ez zutela eta daukatela zentzurik, eta gertatu zena astakeria izan zela.
“Tristeena eta deitoragarriena zera da, 15 urteren ondoren, ez garela gai esateko Joxe Mari Kortaren hilketa astakeria izan zela”, adierazi du.
“Joxe Mari Korta ez dago bereekin, ez eta gurekin ere, eta arrazoia ez da auto istripu edo gaixotasun bat, baizik eta ETAk bere aurka egindako ekintza bat. Gehiegikeria al da hori astakeria bezala kalifikatzea? Edo zuzenagoa al da esatea gatazka armatuaren zorigaiztoko ondorioa dela?”, galdetu du Gipuzkoako EAJ-PNVk.
GBBK ondorioztatu du “soberan daudela” behartutako presentziak, alegia, “keinu zintzo eta jarrera prestuak” falta direla. Amaitzeko, adierazi du EAk bere komunikatuan Zumaiako alkate eta Kortaren iloba Oier Kortari buruz hitz egiteko erabiltzen duen zekenkeriak, “oraindik eta argiago uzten duela zein den EAk Bilduren barruan daukan papera”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


