Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Juan Mari Jauregiren hilketa bezalakorik berriro ez gertatzeko, giza duintasuna eta giza eskubide guztiak barneratu behar ditugu
Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak harrera egin die Juan Mari Jauregi batzarkide ohiaren alargunari, Maixabel Lasari eta haren arrebari eta ilobari, ETAk hil zueneko 15.urteurrenean egindako oroitzapen eta bakearen aldeko ekitaldian.
Halaber, lore eskaintza eta minutu bateko isilunean elkartu dira Gipuzkoako Legebiltzarreko Mahaiko kideak eta batzarkide talde guztietako ordezkariak. Bertan izan dira baita ere Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Denis Itxaso, Jose Inazio Asensio eta Marisol Garmendia Foru Diputatuak eta Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubideen foru zuzendaria. Halaber topaketan izan dira, Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren burua, Jonan Fernandez, eta Enrique Ullibarriarana, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako aholkularia.
Ekitaldia amaitutakoan, honako adierazpen hau egin die Eider Mendozak bertaratu diren komunikabideei:
Pertsona bat oroitu dugu isiltasunean, Juan Mari Jauregi, gaur 15 urte hil zuen ETAk. Eta hari bizitza kentzeak utzi zuen mina datorkigu gogora, etxekoei egindako zauria, alderdi sozialistari eta baita Euskal Herriari ere.
Bestetik, loreen sinboloak badu bere esanahia: arrosa gorriak, indarkeriak urratutako bizitzaren irudia dira; arrosa zuriak, indarkeria garaian eta orain daukagun bake nahia; eta hosto orlegiak, beharrezkoa dugun itxaropena.
Juan Mari Jauregiren hilketa bezalakorik eta bizitzaren urraketarik berriro ez gertatzeko, giza duintasuna eta giza eskubide guztiak barneratu behar ditugu. Hori da bake eta bizikidetza zuzena eraikitzeko bidea, Gipuzkoan eta Euskadin.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


