Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Korporazioak elkarlanerako eta lurraldearen alde lan egiten jarraitzeko apustua berretsi dute
Diputatu Nagusiak lehen bilera izan du goizean Javier Sotil Presidentea eta Arantza Laskurain Idazkari Nagusiarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Korporazioak lehen bilera egin dute, gaur, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusi izendatu zutenetik. Elkarlanerako eta lurraldearen alde lan egiten jarraitzeko apustua berretsi dute bi aldeek bileraren ostean. Markel Olano Diputatu Nagusiak harrera egin die Mondragon Korporazioko Presidente Javier Sotili eta Idazkari Nagusi Arantza Laskuraini, eta korporazioaren egoeraren eta etorkizunerako ezarri dituzten erronken berri izan du haien eskutik.
Diputatu Nagusiak eta Mondragon Korporazioko ordezkariek elkarlanean jarraitu behar dutela nabarmendu dute, bien helburua delako Gipuzkoako ekonomia suspertzea eta lurraldearen etorkizun ekonomikoa sendotzea. Zeregin horretan Mondragon Korporazioak daukan garrantzia azpimarratu du Diputatu Nagusiak, eta eredu korporatiboak ordezkatzen dituen baloreak mantendu, indartu eta babestearen alde agertu da.
Gaurko erakundeen arteko bileraren ostean, bi aldeek konpromisoa hartu dute lan taldeak osatu eta Gipuzkoa eta gipuzkoarren alde lanean jarraitzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


