Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maribel Vaquero izango da Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia
Gobernu Kontseiluak Silvia Perezi emango dio Errepideak zuzentzeko ardura. Beste sei izendapen ere onartu ditu batzarrean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak ebatzi du Maribel Vaqueroren izendapena Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi gisa. Urnietan 1970ean jaioa, ibilbide nabarmena jorratu du gai honetan Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta bere herriko udaletxean.
Vaquero Zuzenbidean lizentziatua da eta Graduondokoa du Herri Erakundeen Kudeaketan (HEREKU). 1995etik zinegotzi da Urnietako Udaletxean, non giza eskubideen erlazionaturiko hainbat gai jorratu dituen. Nabarmentzekoa da Euskadi mailan aitzindari izan den Urnietako Bake eta Bizikidetza Plangintzan arduradun politiko bezala eginiko ekarpena.
2007an hasi zuen Eusko Legebiltzarrean ibilbidea, eta 2012az geroztik Ganbera honetako Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen lehendakaria izan da, bai eta Gipuzkoako garraio azpiegituren proiektuen arduradun ere. 2007-2011 legegintzaldian, gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen eta, hemen, bozeramaile lanetan aritu zen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Batzordean.
Bestalde, Gobernu Kontseiluak Silvia Perez Yevolesi eman dio Errepideen Zuzendaritza eramateko ardura. Ordiziarra, Telekomunikazioetan goi-mailako ingeniaria da EHUn; Deustuko Unibertsitateko MBA Executive Masterraren jabe ere bada. Enpresa pribatuan jorratu du bere ibilbide profesionala, proiektu ingeniari bezala hasiz zuzendaritza postuetara iritsi arte; trenbide, zirkulazio eta segurtasun sailetan ibilitakoa da.
Beste izendapenei dagokienean, Gizarte Politika departamentuan Erakunde Publikoen Zuzendaritza Nagusia Elena Basagoiti Kildalen esku geratuko da; Haurren Babesa, berriz, Belen Larrion Cortabarriak hartuko du; eta Carlos Alfonso Artolak gauza bera egingo du Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritzarekin. Ekonomia Sustapeneko departamentuan, Arantza Ariztimuño Mendia eta Natura Inguruneko eta Iñaki Labaka Lurralde Orekako zuzendari izendatu dituzte. Eta Ogasunean, Idoia Yeregik bere gain hartuko du Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko lehendakaritza.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


