Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/06/24

Markel Olanok PSE-EErekin Gipuzkoako Aldundia koalizioan gobernatzeko sinatutako akordioa aurkeztu du

Foru Gobernu berria osatuko duten gizon-emakumeen izenak ezagutzera eman ditu Ahaldun Nagusiak
Markel Olanok PSE-EErekin Gipuzkoako Aldundia koalizioan gobernatzeko sinatutako akordioa aurkeztu du

Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olanok, eta Denis Itxasok gaur goizean aurkeztu dute Eusko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos (EAJ-PNV) eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak (PSE-EE) batzarkide taldeek Gipuzkoako Foru Aldundia koalizioan gobernatzeko sinatu dugun akordioa.

Berretsi dute Aldundi berriaren lehentasunen artean egongo direla, besteak beste, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea; aberastasuna sortzea, hondakinen afera konpontzea; garraio publikoa indartzea; errepide sarea bukatzea; eta kultura eta euskararen erabilera sendotzea.

Ildo horretan, konpromisoa hartu dute urtero enpresei laguntzeko 50 milioiko diru laguntza abiatzeko. Herritar guztiei gizarte politikak bermatzea, PIGRUG dokumentuan aurreikusitako errauskailua edota errealitate berriarekin bat datoren planta bat eraikitzea, fiskalitatea harmonizatzea, Gipuzkoako biribilgunea amaitzea, Donostiako Hiriburutza babestea eta kulturari ezarritako BEZa konpentsatzea ere izango dira datozen lau urteetarako ezarri ditugun gure erronkak.

Olanorekin batera Foru Gobernu berria osatuko duten gizon emakumeen izenak ere ezagutarazi ditugu. Denis Itxaso izango da Kultura, Turismoa, Gaztedia eta Kirolen diputatua; Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekin komunikaziorako diputatua; Javier Larrañaga, Ogasuna eta Finantzen diputatua; Marisol Garmendia, Mugikortasuna eta Lurraldearen Antolamendu diputatua; Aintzane Oiarbide, Azpiegituren diputatua; Maite Peña, Gizarte Politiken diputatua; José Ignacio Asensio; Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatua; eta Ainhoa Aizpuru, Ekonomia, Landagunea eta Lurraldearen Orekaren diputatua.

Lehentasunak eta lantaldea aurkeztuta, aro politiko berri honi ekin diote, Gipuzkoako arazoak konpondu, herritarren beharrei erantzun eta lurraldeari behar duen egonkortasuna emateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...