Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Argi gelditu da herri borondatea dagoela Herri honek bere etorkizuna erabaki dezan”
EAJ-PNVren Gipuzkoako ordezkari nagusiek bat egin dute Gure Esku Dago ekimenak antolatutako ekitaldietan
Euzko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako ordezkari nagusiek bat egin dute, gaur, Donostian, Gure Esku Dago ekimenak antolatutako hitzorduetan. Goizeko giza katean parte hartu ondoren, arratsaldean, Anoetako estadioko ekitaldian izan dira, eta hitzordua hasi baina minutu batzuk lehenago, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, honako adierazpenak egin ditu: “Joan den urteko ekitaldia posible izan zen ETA ez zegoelako, eta, urtebete pasa ondoren, konfirmatu egin behar da gai bera: Herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukala, eta gaur agerian gelditu dela herri borondatea dagoela”.
Egibarrek azaldu du “erabakitzeko eskubidea Herri honek etorkizunean zer izan nahi duen erabakitzeko gaitasuna” dela, eta hori lortzeko, “ezinbestekoa dela herritarrengan konfiantza osoa jartzea”.
Jakinarazi du jeltzaleek bat egin dutela lurralde eta hiriburu ezberdinetan Gure Esku Dago ekimenak gaur antolatu dituen ekitaldiekin, “EAJ-PNVren helburuetan dagoelako Euskal Estatua sortzea”. Ildo horretan, itxaropentsu agertu da, uste duelako “pausoz pauso, urrats eraginkorrak emanez, lortu daiteken kontua dela”. “Gaia da, garai bakoitzean, erabakiak hartzerakoan, asmatu behar dela. Eta Herri honetan, indarkeriaren presentziarengatik, ez dugu asmatu. Hori gainditu nahi bada, etorkizunean soilik bide politiko eta demokratikoetatik irabaziko dugula geure askatasuna eta geure etorkizuna, zehaztu du.
Joseba Egibarrekin izan dira, besteak beste, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatuko duten Markel Olano; Donostiako Alkatea, Eneko Goia; Batzar Nagusietako presidentea, Eider Mendoza; erakunde horretako eta GBBko bozeramailea, Maria Eugenia Arrizabalaga; Iñaki Agirre legebiltzarkidea; eta Donostiako zinegotzi Miren Azkarate eta Marije Zelaia.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


