Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/06/19

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Donostiaren aldeko ituna sinatu dute

EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek koalizio gobernua osatzea adostu dute, horrelako gobernu batek hiritarrek egin berri diren udal hauteskundeetan adierazi duten aldaketa politikoa eta hiriaren interes orokorrak bultzatzeko adostasun zabalak lortzeko borondateari erantzuna ematea ahalbideratuko duena.
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Donostiaren aldeko ituna sinatu dute

EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek koalizio gobernua osatzea adostu dute, horrelako gobernu batek hiritarrek egin berri diren udal hauteskundeetan adierazi duten aldaketa politikoa eta hiriaren interes orokorrak bultzatzeko adostasun zabalak lortzeko borondateari erantzuna ematea ahalbideratuko duena. “Donostiarrek sekulako partehartzea izan zuten hauteskunde egunean eta horren bitartez udal Gobernua aldatzeko borondate irmoa adierazi dute; aldi berean hiri plural eta aurrerakoairen alde egin dute; elkarrizketa eta ezberdinen arteko akordioak oinarri hartuta eta aldebakartasuna eta ezarketa albo batera utzita, proiektuei eta erronka estrategikoei heltzeko gauza izango den udal Gobernu baten alde”, adierazten du bi udal taldeek adostutako dokumentuak.

“Horixe da EAJ-PNV/PSE-EE alderdiek lorturiko Gobernu Itunaren oinarrian dagoen asmoa. Gobernu zabala, sendoa, Donostiak aurrera egin dezan; donostiarrak elkartzeko eta hiriaren zein haren hiritarren interes orokorrak defenditzeko konpromiso politikoa; hitz bitan, gehiengoaren gobernua hiritarrentzat, gobernu plurala plurala den hiriarentzat”, baieztatzen du EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek sinaturiko dokumentuak.

Udal Gobernu berria ahalbideratu duen konpromisoak 4 ardatz ditu:

-Lanpostuen sorrera sustatzea eta aurrerapen ekonomikoa eta soziala.

-Gizarte kohesioa, bizikidetza eta elkartasuna.

-Gobernatzeko era berria: gardentasuna, kudeaketa eraginkorra eta hiritarrekiko erantzunkizun partekatua.

-Pluraltasun kulturala, euskara eta hizkuntz aniztasuna

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...