Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak azpimarratu du Udako Ikastaroen eta sustatu nahi duen Donostiaren arteko lotura.
Donostiako Alkateak gaineratu du, beharrezkoa dela Unibertsitatearen ikerketa jarduerari laguntzea, betiere, Udalaren eta Unibertsitateen arteko programak sustatuz.
Donostiako Alkate Eneko Goiak parte hartu du gaur arratsaldean Miramar Jauregian XXXIV Uda Ikastaro eta XXVII Europar Ikastaroen irekiera ekitaldian. Goiak hitzaldia egin du ekitaldiari hasiera emateko. Bertan, honakoa azpimarratu du: “Udako ikastaroen eta sustatu nahi dugun Donostiaren artean lotura zuzena dago”.
Eneko Goia Zuzenbidean lizentziatua da UPV/EHU Unibertsitatean eta Uda Ikastaroetan hainbat alditan parte hartu du. Ildo beretik, Goiak nabarmendu du, ikastaroen programa oso anitza dela eta, horrek, lotura duela berak eta bere taldeak nahi duten Donostia kosmopolita, mundura irekia eta solidarioarekin. Era berean, segidakoa adierazi du: “Unibertsitatea oso garrantzitsua izan da ezagutza sortzeko eta transferitzeko, beraz, hiriaren garapenarentzat eragile oso garrantzitsua izango da”.
Horren harira, Donostiako Alkateak esan du, beharrezkoa dela Unibertsitatearen ikerketa jarduerari laguntzea, betiere, Udalaren eta Unibertsitatearen arteko programak sustatuz. Horrenbestez, Eneko Goiaren ustez, Unibertsitateak urtetik urtera egiten duen lana nahikoa argudio dela bide beretik jarraitzeko.
Azkenik, Goiak Andoni Egañaren bertsoa aipatu du, hain zuzen ere, Euskal Unibertsitatea sortu zela 70 urte bete zirenean kantatutako bertsoa: “Sustraiak bertan eta adarrak mundurantz zioen Egañak, eta hori bera irudikatu nahi izan zuen Chillidak Unibertsitatearen ikurran. Eta horrelakoa da ere sustatu nahi dugun Donostia: sustraiak bertan eta adarrak mundurantz izango dituen Donostia”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


