Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/06/12

Maria Eugenia Arrizabalaga: “Ilusioa, lana eta elkarrizketa dira tresnak egungo geldiunea apurtzeko eta Gipuzkoako arazoei aurre egiteko”.

Maria Eugenia Arrizabalaga izango da EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramailea.
Maria Eugenia Arrizabalaga: “Ilusioa, lana eta elkarrizketa dira tresnak egungo geldiunea apurtzeko eta Gipuzkoako arazoei aurre egiteko”.

Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatu dira, behin maiatzaren 24ko hauteskundeetako batzarkide hautetsiek bere eserlekuak hartuta. Ondoren, Batzar Nagusietako mahaikideak aukeratu dituzte eta Eider Mendoza jeltzalea ganberako presidente izendatu dute.

Behin Eider Mendoza aukeratuta, batzarkide-taldeetako bozeramaileek komunikabideen aurrean adierazpenak egin dituzte. Bertan, EAJ-PNVren batzarkide taldeak konfirmatu du Maria Eugenia Arrizabalaga izango dela batzarkide-talde jeltzalearen bozeramailea. Arrizabalaga Zumaiako alkate izan zen 2003-2007 legealdian eta esperientzia handia du legebiltzarrean, izan ere, EAJ-PNVren legebiltzarkidea da.

EAJ-PNVren bozeramaileak bere lehenengo adierazpenak egin ditu, behin alderdikide Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente aukeratuta, eta honakoa esan du: “Gipuzkoarrek bere ordezkariak aukeratu dituzte eta, beraz, sortzen diren arazoei behar den bezala aurre egiteko betebeharra dugu”. Horretarako, Maria Eugenia Arrizabalagak azpimarratu du, ilusioa, lana eta elkarrizketa direla tresnak egungo geldiunea apurtzeko eta Gipuzkoako arazoei aurre egiteko”.

Era berean, Arrizabalagak esan du, Gipuzkoako arazoei eta beharrei aurre egiteko ezinbestekoak direla, elkarrizketa eta akordioak lortzeko gaitasuna, hain zuzen ere, ahalik eta akordio handienak lortzeko gaitasuna. Horren harira, bozeramaile jeltzaleak segidakoa gaineratu du: “Legealdi honetan hiru helburu izango ditugu: lehena, krisiari aurre egitea eta enplegua sortzea; bigarrena, gizarte-politika egokiak egitea, Gipuzkoan gizarte justoago bat izateko; eta hirugarrena, bake eta elkarbizitzaren aro berria sendotzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...