Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Jasotako babesa eskertzen du eta eskoriatzar guztientzako lan egiteko konpromisoa hartzen du
Jeltzaleak izandako emaitzekin oso pozik azaldu dira eta erantzukizunez bere gain hartzen dute gobernatzeko lana. Hondakinen bilketa sistema erabakitzeko kontsulta eta Mugikortasun Plana izango dira gobernu talde berriaren lehentasunak.
EAJ-PNVko zerrendaburua, Joserra Zubizarreta, datozen 4 urteetan bere lantaldea izango denarekin agertu da, eskoriatzar guztiei erakutsitako babesa eskertzeko.
Adierazi duenez, hauteskunde batzuen emaitzetan faktore askok dute eragina, eta kontziente dira, Eskoriatzan aldaketa errealitate bat izateko helburuarekin, orain arte EAJ-PNVri botoa eman ez dioten pertsonen babesa jaso dutela. “Nire talde guztiaren izenean eskertu nahi ditut jasotako 867 botoetako bakoitza, eta eskoriatzar denentzat, beren babesa eman digutenentzat nahiz eman ez digutenentzat, lan egiteko konpromisoa hartzen dut” adierazi du Zubizarretak.
Halaber, jeltzaleek adierazi dute, eskoriatzarrek igandean, inposaketetatik kanpo, beste gobernatzeko era baten aldeko aukera egin zutela; “eskoriatzarrek konprometitutako gobernu talde bat nahi dute, arduraz lan egingo duena, gertuko gobernu bat, bizilagunei entzungo diena, eta gu jendearengandik gertu egongo gara” berretsi du Zubizarretak.
Zentzu honetan, Zubizarretak denekin biltzeko intentzioa erakutsi du, korporazio berrian ordezkaritza lortu dutenak, nahiz lortu ez dutenak, denon artean etorkizuneko Eskoriatza eraiki dezagun. Era berean, jeltzaleak, astean zehar jaso dituen estimu eta esker on adierazpenak eskertu nahi izan ditu.
Azkenik, Zubizarretak adierazi du, bere lantaldearekin biltzen hasia dela jada, “lan talde honek nire konfiantza osoa du, eta eskoriatzarrengandik jasotako babes eta konfiantzari erantzunez, erronka honi aurre egiteko gai dela ziur nago”. “Talde bikain baten buru naiz, esperientzia, prestakuntza, bokazioa eta batez ere ilusioa eta herriari zerbitzu on bat emateko lan egiteko gogoa duen taldea” amaitu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


