Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Unai Elkoro: "Atxabaltarrei emandako babesa eskertu nahi diegu"
Atxabaltarrek aldaketarako nahia erakutsi dute, gauzak beste modu batera egiteko nahia, eta hori izango da gure erronka nagusia, inposaketarik gabe eta denon artean gobernatzea.
Igandeko hauteskundeetan hautatuak izan ziren EAJ-PNVko sei kideek agerraldia egin dute gaur batzokian herritarrei emandako babesa eskertzeko. Adierazi dutenez, hauteskunde emaitzetan hainbat faktorek eragiten dute eta jakin badakite alderdikoa den eta alderdikoa ez den herritarren babesa jaso dutela Aretxabaletan aldaketa errealitate bilaka zedin. “Talde osoaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bozkatu gaituzten 1.615 atxabaltarrei eta hitz ematen dizuet atxabaltar guztien alde lan egingo dugula, bai babestu gaituztenen alde, zein beren babesa azaldu ez digutenen alde ere” baieztatu du Elkorok.
Era berean, jeltzaleek azpimarratu dute, igandean, atxabaltarrek aldaketaren hautua egin zutela gobernatzeko beste eredu baten alde. Horregatik, “gure eredua inposaketarik gabea izatea nahi dugu eta denon arteko adostasunak bilatzen saiatuko gara”. Unai Elkorok onartu duenez, dagoeneko hasiak dira lanean eta datorren astean udalean ordezkaritza lortu duten beste hiru alderdiekin biltzeko asmoa dute. “Gure programetan dauden adostasunak identifikatu eta hortik hasi nahi dugu lanean, denon artean eta denontzako lan egiten” gaineratu dute jeltzaleek.
“Aretxabaleta eta atxabaltarrei ahalik eta zerbitzurik hoberena ematea da gure helburua, eta horretarako esperientzia, formakuntza, bokazioa eta bereziki ilusio eta lanerako gogoa duen talde baten buru naiz. Horrenbeste atxabaltarren babesa jaso izana ohorea da guretzat eta harro sentitzeko modukoa” nabarmendu du Unai Elkorok. Horregatik, gure aldetik dena emango dugu hutsik ez egiteko eta guregan jarritako espektatibak betetzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


