Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/25

Segundo Garin: Herritarren hitza argia izan da, kudeaketa, gardentasuna eta ez inposaketa

Oiartzunen duela lau urteko, 2011kako Udal hauteskundeekin konparazioa eginez, EAJ/PNV da Oiartzunen bozetan eta parte hartzean, hazi den hautagaitza bakarra; bikoiztu egin ditugu botoak, 691 bozetatik eta 2 zinegotzi izatetik, 1358 boto eta 4 zinegotzi izatera pasa gara, balorazioa guztiz baikorra behar du izan eta hazkundea nabarmena izan da. Pozik gara baina aurrera begira gehiagoren bila joango gara
Segundo Garin

Oiartzunen alde lan egiteak batzen gaitu, eta horri ekingo diogu.  Herritar  guztion Oiartzun  bultzatuko  dugu Udaletik. Herri irekia, herritarren beharrei erantzun nahi diona, bakean, bizikidetzan eta kohesioan aurrera egin nahi duena. Horixe da gure herrikideei luzatzen diegun eta beraiekin lotzen gaituen konpromisoa.

Oiartzungo herriak gure proposamen eta kudeaketa ereduari   konfiantza gehitu dio. Herritarrek gure hitza dute, beraien aurrean erantzungo dugu, gure helburua Oiartzun eta Oiartzun osatzen dugun gizon emakumeak gara.

Eskerrak eman nahi dizkiegu guregan konfiantza jarri duten oiartzuar guztiei eta Oiartzungo herri osoari, ez dizuegu hutsik egingo.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...