Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/23

Markel Olanok eta Eneko Goiak boluntarioekin prestatu dute biharko hauteskunde eguna.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako Alkategai Eneko Goiak kanpainako boluntarioekin antolatu dute biharko hauteskunde eguna eta, ondoren, hausnarketa eguna eman dute bere familiekin.
Markel Olanok eta Eneko Goiak boluntarioekin prestatu dute biharko hauteskunde eguna.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako alkategai Eneko Goiak hausnarketa egunari hasiera eman diote Donostian. Bertan, Ideiagunean, hain zuzen ere, kanpainako bulego nagusian, boluntarioekin bilera egin dute.

Markel Olanok eta Eneko Goiak boluntario guztien lana eskertu dute. Gogoan izan, azkeneko hilabeteetan bi hautagaiek Donostiako auzoetan, eta Gipuzkoako herrietan eta hirietan egon direla eta, horietan guztietan, gizarte- eta ekonomia-eragileekin egoteko aukera izan dute Gipuzkoarako eta Donostiarako proiektuak eta programak aurkezteko. Horrenbestez, bi hautagaien ustez, bilera horiek guztiak oso positiboak izan dira, izan ere, ideiak jaso dituzte eta proiektuak elkarlanean aztertu dituzte.

Era berean, hautagai jeltzaleek EAJ-PNVren boluntarioekin biharko hauteskunde-jardunaldia antolatu dute. Boluntario guztiak Gipuzkoako hauteslekuetan eta hautesleku mahaietan egongo dira, ahaldun eta artekari bezala. Horren harira, EAJ-PNVk ahaldunak eta artekariak izango ditu Gipuzkoako hautesleku guztietan.

Behin bilera amaituta, bi hautagaiek argazkiak egin dituzte boluntarioekin, kafea hartu dute horiekin guztiekin Konstituzio plazan, eta ondoren hausnarketa eguneko bere zereginak egin dituzte. Horrela, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Bertxako merkatuan erosketak egin ditu eta, ondoren, Hondarribiara itzuli da. Bertan, bere emaztearekin eta familia politikoarekin bazkaldu du.

Bestalde, EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak bere aitaren urtebetetzea ospatu du familia guztiarekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...