Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk erakundeen kolaborazioa exijitu dio Estatuko Gobernuari Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak erakundeen kolaborazioa exijitu dio Mariano Rajoyren Gobernuari Donostiarekin elkarlanean aritzeko 2016an Europako Kultur Hiriburua izateko egitasmoan
Gobernuari kontrola egiteko datorren asteartean egingo den osoko bilkuran, Maria Eugenia Iparragirrek Estatuko Exekutiboak eta Kultura Ministerioak proiektu hau gauzatzeko hain beharrezkoa den erakundeen arteko elkarlanerako duten benetako borondatea zein den galdetuko die Gobernuko ordezkariei.
“Tamaina honetako egitasmoaren kudeaketarako formulak beharrezkoa du, dudarik gabe, parte hartzen duten erakunde guzti-guztien elkarlana”, iritzi dio senatari irundarrak. “Ezin diogu aukera honi pasatzen utzi; Donostia, Gipuzkoa eta Euskadirentzako hain garrantzitsua den aukera”.
Donostiako EAJren alkategai den Eneko Goiak duela gutxi aipatu duenez, “aukera hau berebizikoa da Donostia kulturaren nazioarteko erreferentea bihurtzeko helburuari ekiteko”, eta, ildo horri jarraituz, Iparragirre senatariak “Estatuko zein nazioarteko turismoa garatzeko” aukera ere badela gaineratu du, “bai maila orokorrean, bai maila partikularrean, kultur arloan”. Honekin batera, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izateak “kanpokoen ikuspegitik hiriaren eta Euskadiren irudia hobetzeko balioko du”, eta, gainera, “hiriaren berpizkundea eta industria eta enpleguaren garapena erraztuko du, batez ere sormenezko industriarena”, Iparragirrek azaldu duenez.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


