Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/21

Hamaika1!-ek EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu du Lasarte-Orian

Ziurtatu du Estitxu Alkortak Lasarte-Oria aurrerabidetik jartzeko egitasmo eraikitzailea azaldu duela
Hamaika1!-ek EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu du Lasarte-Orian

Udal hauteskundeetako kanpaina aurrera doa, eta erabakitzeko garaia iritsi dela esan behar dugu. Datozen lau urteetan herria gobernatuko duen agintaritza aukeratu behar dugu.

Besteren artean, bi arazoei eutsi behar zaie premiaz hastear den udal legealdi berrian.

Alde batetik, Lasarte-Oria terrorismoak gordinki jo duen herria izanik, bertako biktimak oroitzea, bakea finkatu eta elkarbizitza berreraikitzea dagokigu indarkeriek utzi diguten arrasto gaizto hori ezabatzeko. Badago zer hobetu bizikidetasunaren eremuan, gure jatorriko aniztasun aberatsa kamustu gabe.

Beste aldetik, Lasarte-Oriako ekonomiaren egoerari aurre egin behar zaio. Lanpostuak sortuko dituzten enpresei ateak ireki behar dizkiegu. Ekonomiaren alorrean, Udala norabiderik gabe gelditu dela dirudi. Lasarte-oriatarrok iraganean, bitarteko gutxiagorekin, azaldu dugun joera baikor eta eraikitzailea adierazteko unea dela deritzogu.

Abertzaleon esparruan, guk EAJren alde egingo dugu. Lasarte-Oriako Hamaikabaten iritziz, Estitxu Alkorta andereak Lasarte-Oria aurrerabidetik jarraitzeko egitasmo eraikitzailea azaldu du, gure herriak dituen arazo nagusiei aurre egiteko oso gai dela erakutsiz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...