Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: “Ezker abertzaleak bizkarra eman dio lehen sektoreari”.
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak konpromisoa hartu du, baserritarrengandik gertu egoteko eta beraiekin neurriak adosteko bere etorkizun profesionala eta bere jardueragatik bizitza duin bat izan dezatela bermatzeko
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Oñatin izan da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Oñatiko alkategai Miren Elgarrestarekin, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuorde Bittor Orozekin, eta Debagoienako boluntarioekin, azpimarratu du Gipuzkoan lehen sektoreak duen garrantzia, eta honako konpromisoa hartu du: “Baserritarrengandik gertu egongo gara eta neurriak adostuko ditugu bere etorkizun profesionala eta bere jardueragatik bizitza duin bat izan dezatela bermatzeko”.
Horren harira, Markel Olanok adierazi du, krisiak eragin handi izan duela baserritarrengan, eta gainera, baserritarrek ez dutela Foru Aldundiaren behar adina babesa izan, ezker abertzaleak baserrietan garatzen den jardueraren gaineko iritzia dela –eta. Hortaz, Olanok honakoa esan du: “Ezker abertzaleak etengabeko pausoak eman ditu baserritarren esplotazioen iraukortasunaren eta profesionalizazioaren aurka, hain zuzen ere, Gipuzkoan ekonomia-jarduera garrantzitsua sortzen duten esplotazioen aurka”.
Horrenbestez, hautagai jeltzaleak azpimarratu du, basogintzak Oñati bezalako herrietan duen garrantzia: “Basogintza sektoreak lotura zuzena du Gipuzkoako industriarekin, izan ere, bere jardueraren zati handi bat, besteak beste, Gipuzkoako industriak esportatzen dituen piezentzako enbalajeak egiteko da”. Arrazoi hori dela -eta, Markel Olanoren ustez, oreka mantendu behar da ingurumenaren zaintzaren, naturaren, bertako espezien eta ekonomia-jarduera handia sortzen duen arlo profesionalaren artean. Eta hori da, hain zuzen ere, ezker abertzaleak ez duena egin, bere aurreiritzi ideologikoengatik.
Era berean, Olanok kritikatu du, Bilduk eta ezker abertzaleak izan duten etengabeko liskarra lehen sektorearen ordezkariekin. Izan ere, ordezkari horien ideología zeinnahi den ere, ezker abertzaleak baserritarren jarduera profesionalaren aurka egin du, eta baserritarrek eskubidea dute bere esplotazioan jarduera profesionala garatzeko eta, horretarako, erakundeen babesa izan behar dute.
Horrenbestez, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak konpromisoa hartu du, baserritarrei laguntzeko, hain zuzen ere, bere jarduera profesionalean inbertsio berriak egiten dituzten baserritarrei. Izan ere, baserritarrek merezi dute erakundeek gertu egotea, etengabeko harremana izatea, martxan jarriko diren neurriak adostea, eta baserritarren eguneroko zeregin profesionalaren etorkizuna bermatzea, eta ez, ordea, bere jardueratik bizi nahi izateagatik sektoreari bizkar ematen dion eta etengabe erasotzen dion erakundea.
Azkenik, Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Aldaketa hori lortzeko ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea hauteskundeetan. Beraz, herritarrei eskatzen diegu, parte hartzeko, Gipuzkoak ezinbestekoa duen aldaketaren protagonista izateko, eta bere bozekin aldaketa hori posible egiteko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


