Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Bilduk entzungor egiten dio Jaurlaritzari eta gehiengo osoaz baliatzen da Sasieta Gipuzkoa osoko zabortegi bihurtzeko”
EAJ-PNVk ohartarazi du koalizioak prebarikatuko duela hondakindegia ixteko gordetako dirua gunea iragazgaitzeko erabiltzean
EAJ-PNVren Goierriko ordezkariek agerraldia egin dute, gaur,Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan, Bildu Beasaingo Sasieta zabortegian egitekotan den plana salatzeko. Jakinarazi dutenez, koalizioa zabortegia iragazgaitzeko proiektua prestatzen ari da, Sasieta berriro ireki eta bertan Gipuzkoa osoko hondakinak biltzeko, hau da, lurralde osorako zabortegi bihurtzeko.
Sasietako Mankomunitatean Beasain eta Urretxu ordezkatzen duten Aitor Aldasoro eta Itziar Agirrek eman dute gaiaren berri, eta nabarmendu dute Bildu erakundean daukan gehiengoaz baliatzen ari dela bere proiektua aurrera ateratzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritza eta oposizioa aurka azaldu dira, eta mankomunitateko idazkariak ohartarazi du Bilduk prebarikatu egingo duela bere planarekin aurrera egin eta zabortegia ixteko gordeta zegoen dirua erabiltzen badu gunea iragazgaitzeko.
Jeltzaleek gogoratu dute Sasieta itxita dagoela gaur egun ingurumeneko gutxiengo baldintzak betetzen ez dituelako. Hala ere, Bilduk, zabortegia behin betiko itxi beharrean, berriro zabaldu nahi du, etsi-etsian, Gipuzkoako hondakinei irtenbidea bilatzeko, lurraldeko gainerako zabortegiak itxita baitaude eta ez baita nahikoa hondakinak Funesera (Nafarroa) eta lohiak Burgosera eramatearen soluzioa.
Egoera horren aurrean, Bilduk, Sasietako Mankomunitatean daukan gehiengoaz baliatuta, hilaren 14an onartu zuen zabortegia ixteko gordeta zeuden 3 milioi erabiltzea gunea iragazgaiztu eta hondakinak Beasainera eramatea ahalbidetzeko. EAJ-PNVk gogoratu du Eusko Jaurlaritzak ezekoa eman ziola Mankomunitateak gunea iragazgaitzeko luzatutako eskaerari.Lakuaren erantzunean irakur daitekeen bezala, “iragazgaitzeko lanak egitea oso zaila da, batez ere,ez delako txostenik egin jakinarazteko zein jarrera/eboluzio daukan asentamenduak zabortegiaren gainaldean. Gainera, iragazgaitzeko lanen helburua bada hondakinen sarrera ahalbidetzea, Eusko Jaurlaritzak ez du baimenduko ez badira gutxieneko baldintzak ematen. Hondakinak jasotzeko gunea handitu nahi bada, beharrezkoa da ingurumen-inpaktua aztertzea, eta oraindik ez da iragazgaitzeko lanen inguruko proiektu bat bera ere aurkeztu ingurumen erakundean”.
“Bilduk ingurumen baimena eskatu behar zuen, bai eta datuak bildu ere iragazgaitzeko lanak arrazoitzeko, baina ez du hala egin, eta ardura besteei pasatu nahi die orain, sortu duen barrabaskeriaren ardura berea ez balitz bezala”, kritikatu dute jeltzaleek.
Aldasorok eta Agirrek salatu dute Bilduren Mankomunitateko ordezkarien jarrera, Jaurlaritzaren gomendioei entzungor egin eta zabortegia iragazgaitzeko 3 milioi erabiltzea proposatzeagatik. Alegia, gunea behin betiko ixteko gordeta zegoen dirua erabiltzeagatik Sasieta Gipuzkoa osorako zabortegi bilakatzeko.
Jeltzaleek gogora ekarri dutenez, Sasietako presidente eta Lazkaoko alkateak, Azeari Su Makila Andonegik, txostena bidali zion 2013. urteko martxoan Beasaingo alkateari,eta bertan esaten zion Sasietako Mankomunitatean aurreztu zuten dirua zabortegia ixteko zela. Txostena 1999/31/CE zuzentarauan eta 1481/2011 Dekretuan oinarritzen zen, eta argi uzten zuen, legearen arabera, aurreztutako dirua zabortegia ixteko bakarrik erabil zitekeela. Mankomunitateko idazkariak ere hala adierazi zien Sasietako presidenteari eta batzarrari ohartarazi zienean prebarikatuko zutela diru hori iragazgaitzeko lanetan erabiltzen bazuten. Hala eta guztiz ere, presidenteak bozketa egitea erabaki zuen, eta Bilduk, gehiengoaz baliatuta, aurreztutako dirua lan horietara bideratzea onartu zuen.
Bilera berean, gainera, Bilduko ordezkariek onartu zuen GHKrekin akordioa sinatzea bi helbururekin. Lehengoa, 3 milioiko lanak ordaintzea Gipuzkoa osoko hondakinak zabortegira eraman ahal izateko. Bigarrena, Sasietak jasotzen duen hondakin tonengatik diru kopuru bera kobratzea. Hori dela eta, jeltzaleek ondorioztatu dute Mankomunitatea osatzen duten herriek ordaindu beharko dituztela iragazgaizteko lanak bere osotasunean. “Bilduren mankomunitateko ordezkarien jarrera onartezina da: emandako hitza bete eta zabortegia itxi ordez, hondakinak eramaten jarraitzea onartu dute eta, hori gutxi balitz, obrak ordaintzea ere bai. Iraunkortasunaren adibide bikaina da, goierritarrei %53 garestituko zaielako zaborren zerga. Bilduren eta Errazkin diputatuaren gezurrak pilatzen ari dira”, salatu dute.
Jeltzaleek Bilduri egotzi diote herritarrak manipulatzen eta engainatzen jarraitzea: “Inposizioa ezartzen dute, eta horren adibide da Sasieta zabortegi amaiezin bilakatzea Goierritarren kontura”. Deitoratu dute Sasieta Bilduren beste totem bat izango dela, atez atekoaren txintxilikarioekin gertatu zen bezala. Ondorioztatu dute Bilduk manu militari erabiltzen duela herritarren aurka.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



