Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/20

“Aukeratu behar da EAJ-PNVk defendatzen duen dogmatismorik gabeko Donostia irekiaren eta Bilduren hiri paralizatuaren ereduaren artea”

Donostiak etxebizitza alorren jasan duen geldialdia konpontzeko prestatu dituen proposamenak aurkeztu ditu Alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Eneko Goiak
“Aukeratu behar da EAJ-PNVk defendatzen duen dogmatismorik gabeko Donostia irekiaren eta Bilduren hiri paralizatuaren ereduaren artea”

Donostiako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eneko Goiak, aditzera eman ditu etxebizitza alorrerako prestatu dituen proposamenak. Horiekin guztiekin, Bilduren azken lau urteetako paralisiaren ondorioz sortu den egoera konpontzeko borondatea erakutsi du. Izan ere, esan du koalizioak etxebizitza alorrean egindako kudeaketaren balantzea “zero” dela, Udal gobernuak ez duelako babes ofizialeko etxebizitza publikoen promozio bat bera ere amaitu legealdi osoan.

Egoera horren aurrean, “errealitatearekin bat datozen etxebizitza politikak” egitearen alde azaldu da Goia, hau da, “demagogiatik eta gehiegizko garapenetik aldenduko diren politikak”. Ildo horretan, lehen fasean Txomin Enean aurreikusitako 1.000 pisu eta espetxearen terrenoetan proiektatutako beste 300 etxebizitzak egitearen alde egin du bigarren fase batean, bai eta Julimasene, Jolastokieta, Ulia, Etxegi, Illarra eta Portutxo guneak garatzearen alde ere.

Gainera, hautagai jeltzaleak bat egin du hiriko proiektuak Mundaiz, Antzieta-Sarroeta eta Infierno deritzon lekuetara hedatzearekin. Horri lotuta, Loiolako kuartelen gunea errekuperatzearen alde agertu da: “Operazio hau garrantzitsua izango da etxebizitzaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Izan ere, bertan egingo den poligono industrialak erabilera mistoa izango du, eta etxebizitza eta industria uztartuko ditu”.

Etxebizitza berria eraikitzeaz gain, Goiak aurreratu du EAJ-PNVren helburua izango dela etxebizitzak eraikitzea helburu duten kooperatibei Udaletik laguntzea. Horrez gain, eraikitako pisuen balorea handitzeko borondatea adierazi du. Eta, hori lortzeko, etxebizitzen jabeei alokairurako bidea zabaltzen dien Alokabide programa aipatu du. Beste lehentasun bat izango da erabiltzen ez diren espazioak etxebizitza bilakatzea. “Gaur egun, metro koadro mordoa daukagu erabili gabe, eta aurrera pauso bat eman behar dela uste dugu: ordenantza aldatu eta espazio horiek pisu bihurtu”, argitu du.

Proposamen horiekin guztiekin, Goiak eta bere taldeak egungo egoera konpontzeko itxaropena daukate. “Argi dago bi hiri eredu daudela: Bilduk defendatzen duen paralisiarena, eta EAJ-PNVrena. Gure alternatiba hiri irekiarena da, Donostiako eragileen dohainak aitortzen dituena, guztien artean eraikitzen dena, eta dogmatismo eta sektarismoetatik aldentzen dena”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...