Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Orain arte talka egin duten bi estrategien artean aukeratu beharko dute eskoriatzarrek
Joxerra Zubizarreta eta gainerako zerrenda kideek Joseba Egibarren babesa jaso dute
Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, Joseba Egibar, Eskoriatzan izan da Joxerra Zubizarreta eta EAJ-PNVren hautagaitza osatzen duten gainerako gizon-emakumeei babesa adierazteko. Batzoki parean egindako ekitaldian, Alkatetzarako hautagaia oso itxaropentsu azaldu da, azken asteotan herritarren babesa jaso dutelako kaleetan, eta eskoriatzar mordoa hurbildu zaielako proposamenak helaraztera. Guztira, 125etik gora ekarpen jaso dituzte Zubizarreta eta bere kideek, eta jakinarazi dute horietako asko datorren legealdirako prestatu duten programan bilduko dituztela. EAJ-PNVk lan ildo asko izango ditu datozen urteetan, baina bi erronka nagusi ezarri dituzte: hondakinak eta mugikortasuna.Lehenengoari dagokionez, hautagaiak aurreratu du atez atekoaren inposizioa alde batera utzi eta birziklapena sustatuko dutela bosgarren edukiontziaren bidez. Mugikortasunari dagokionean, herritar, merkatari eta ostalariekin egoera aztertu eta irtenbide adostua bilatzeko konpromisoa adierazi du. “Bestelako Gipuzkoa eta Eskoriatza nahi ditugu. Eta hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarrek igandean EAJ-PNVren aldeko botoa ematea”, ondorioztatu du Zubizarretak.
Egibarrek ere eskatu du jeltzaleen aldeko botoa, “igandekoak oso hauteskunde garrantzitsuak direlako eta asko dagoelako jokoan”.
Berretsi du gipuzkoarrek bi ereduren artean aukeratu beharko dutela, alegia, “orain arte talka egin duten bi estrategien artean”. Gogoratu du, “orain gutxi arte, EAJ-PNV Herri honen alde lanean ari zen bitartean, beste batzuek estrategia politiko-militarra babestu zutela, eta oraindik ere ondorio larriak daudela gure gizartean”. “Indarkeriaren ondorioz, milaka gazte eta familia irteerarik gabeko kalezuloa eraman dituzte Herri honen izenean, baina guk ez dugu inoiz ere horrela jokatu. Guk beti errespetatu ditugu herritar guztiak eta guzti-guztien giza eskubideak”, salatu du.
Argi utzi du nahiz eta ezberdin pentsatu, EAJ-PNVk hitza eta akordioaren bidea jarraitu duela beti. “Azken hamarkadetan gertatu dena kontuan hartuta, hori da ezberdintzen gaituena: giza eskubide guztiekiko errespetua, Herrigintzan sinestea eta pausoz pausu lan egitea Herri honek Estatu propioa izan dezan”, erantsi du.
Egibarrek herritarrei Eskoriatzako hautagaitza babesteko eskatu die. “Zerrenda ireki eta anitza da, eta Joxerra eskoriatzar guztien alkate izango da herritar guztiak errespetatuko dituelako”, ziurtatu du. “Lau haizetara zabaldu: EAJ-PNVrengan konfiantza izaten baduzu, ez zara damutuko. Herri honi ez diogu inoiz bizkar emango, ez ditugu giza eskubideak urratuko eta herritar guztiak errespetatuko ditugu”, amaitu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


