Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostia kulturaren eta euskararen nazioarteko erreferente izan behar da
Eneko Goiaren esanetan Donostia 2016 “aukera ezin hobea” da helburu hori lortzeko
Eneko Goiak ekitaldia burutu du gaur Donostiako Konstituzio Enparantzan, bere lan taldeak babestuta, eta Gipuzkoako Ahaldu Nagusirako hautagai Markel Olanorekin batera. Bertan, bere konpromisoa berretsi du publikoki Donostia 2016-rekiko, eta “gure hiriarentzat suposatzen duen aukera historikoarekiko”.
Alkategai jeltzaleak adierazi duenez, Donostiak behar adina elementu dauzka “nazioartean kulturaren eta euskararen erreferente” bilakatu ahal izateko, eta Kultur Hiriburutza, helburu hori erdiesteko “bultzada” izan daiteke, hain zuzen. “Beti begiratu izan diogu Europari eta munduari, eta berdin jarraitu nahi dugu. Hiri irekia eta askotarikoa da Donostia. Adierazpen kultural ugari mamitzen da hemen. Eta euskal hiriburuen artean, gurea da euskal kultura ondoen ordezkatzen duena”, azaldu du.
Potentzial kultural hori osatzen duten elementuen artean, hiriko azpiegiturak azpimarratu ditu -museoak, antzerkiak, erakusketa gelak, liburutegiak, auditorioak, kultur etxeak...-, eta baita “kultur, jarduera eta ekitaldien programazio aberatsa ere”. “Horrez gain, programazio hori osatzen duen ekimen pribatu indartsua dugu: Zientziaren Museoa, Kutxa Kultur Jaialdia, Verdini, Orfeoia, Easo Abesbatza...”.
Era berean, erantsi du Donostiako kultur proiektuetako askoren kudeaketa formula, “zailtasun gehigarria” dela, baina baita “aukera ona ere, elkarlanean aritzera derrigortzen gaituelako. Proiektu ugari dugu erakunde desberdinen parte-hartzea exijitzen dutenak. Kasuren batean, lau erakunde maila ezberdin daude inplikatuta. Eta horren aurrean, ezinbestekoa da aurrera atera ahal izateko adostasunak bilatzea”.
Donostia 2016 Ildo horretan, bi apustu estrategiko azpimarratu ditu datorren legealdiari begira: batetik Tabako Fabrika, “erralitatea izango dena”, eta bestetik Donostia 2016. “Gure erronka nagusia da, eta baita premiazkoena ere. Hainbeste zailtasun eta gorabeherarekin, herritarren hasierako ilusioa apaldu egin da, baina guretzat berebiziko garrantzia du”.
Goiak ziurtatutakoaren arabera, prest daude Fundazioaren lidergoa euren gain hartu, eta proiektua bultzatzeko “beharrezkoak diren ahalegin guztiak” egiteko. Espreski aipatu du Miren Azkarateren garrantzia. “Gure zerrendako bigarrena da, eta berak izango du arrakastaz aurrera eramateko ardura. Bere esperientzia eta balioa sekulako bermea direla uste dugu”. Agindu egin du Hiriburutza babestuko dutela behar diren foro guztietan, “bertakoetan zein nazioartekoetan”, eta konpromisoa hartu du ere Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Bulegoa inplikatzeko, “nazioarteko proiekzio hori arrakastaz gauzatu ahal izateko”.
Alkategai jeltzalearen arabera, funtsezkoa izango da ere hiriko kultur eragile eta entitateekin eskutik joatea, “2016 igarotzen denean, beraiek izango baitira Hiriburutzaren oinordetzaren hartzaile nagusiak”. Eta azkenik, nabarmendu du euskarak ere “zeharkako” oinarri izan beharko duela oinarri honetan, “eta ez hobea edo okerragoa delako, baizik eta ezberdintzen gaituen ezaugarria delako, eta munduari zabaltzeko kapazak izan behar dugun singularitatea eskaintzen digulako”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


