Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV-k Gipuzkoan aldaketaren alde egiten du, ezker abertzalearen inposizioaren kultura baztertzeko.
Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok herritarrei dei egin die,hauteskundeetan parte hartze handia lortzeko, ezker abertzalearen inposizioaren eredu zaharkitua EAJ-PNVren gertuko ereduagatik aldatzeko. EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Markel Olano babestu du eta herritarrei eskatu die konfiantza emateko elkarrekin bestelako Gipuzkoa eraikitzeko, hain zuzen ere, merezi izango duen Gipuzkoa, aurrera egingo duen Gipuzkoa eta etorkizuna izango duen Gipuzkoa.
EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Errenterian izan da gaur. Bertan, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrekin, Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrena hautagaiekin, Errenteriako (Maite Peña) eta Pasaiako (Nahikari Otermin) alkategaiekin eta Oarsoaldeko boluntarioekin batera, Gipuzkoan aldaketaren alde egin du, hain zuzen ere, ezker abertzalearen inposizioaren politika baztertuko duen aldaketaren alde. Horren harira, Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Igandean Gipuzkoan aldaketa egongo da jokoan, eta argi dugu aldaketa hori egi bihurtzeko aukera EAJ-PNVk ordezkatzen duela”. Horrenbestez, Olanok segidakoa gaineratu du: “Dena dela, aldaketa ez da gauzatuko baldin eta herritarrek parte-hartzen ez badute. Beraz, herritarrei eskatzen diegu parte hartzea handia lortzeko, baldin eta aldaketa lortu nahi badugu”.
Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, aldaketa datorrela Gipuzkoara eta herritarrak izango direla aldaketa horren protagonistak. Izan ere, berea egingo dute ezker abertzalearen inposizioaren politika zaharkitua aldatzeko beharra, eta EAJ-PNVren gertuko ereduaren alde egingo dute.
Ildo beretik mintzatu da EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar: “Gaur Errenteriara etorri naiz Markeli eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagai-zerrendari alderdi guztiaren babesa ematera”. Hortaz, Andoni Ortuzarrek esan du, Gipuzkoa dela EAJ-PNVren lehentasuna hauteskundeetan. Izan ere, Gipuzkoan herritar gehienek aldaketa nahi dute eta, hori lortzeko, mobilizatu behar gara, parte hartu behar dugu eta Gipuzkoan hautestontziak bozez bete behar ditugu”.
Horrenbestez Ortuzarrek honakoa azpimarratu du: “Igandean Gipuzkoan bi ereduren arteko hautua egin beharko da: lehena, Bilduren eredua, hain zuzen ere, inposizioaren eredua, herritarrei entzungor egiten dien eredua, adosten ez duen eredua, enplegua sortu nahi ez duen eredua, gizarte politiken aurka egiten duen eredua, hau da, Gipuzkoa atzerantz egitea lortzen duen eredua; eta bigarrena, EAJ-PNVren eredua, hain zuzen ere, parte-hartzearen eredua, akordioaren eredua, jendearekin hitz egin eta jendea entzuteko prest dagoen eredua, hau da, Gipuzkoa aurrerantz eramango duen eredua”.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren EBBren presidenteak herritarrei botoa eta konfiantza eskatu die, elkarrekin bestelako Gipuzkoa egiteko, merezi duen Gipuzkoa egiteko, aurrera egingo duen Gipuzkoa egiteko eta etorkizuna izango duen Gipuzkoa egiteko.
Elkarlana gizarte politikak kudeatzeko
Ekitaldi berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok aditzera eman ditu gizarte politiken kudeaketaren gaineko proposamenak. Horiek horrela, Olanok esan du, EAJ-PNVren ereduak segidako filosofia duela oinarri: “Gipuzkoan gizarte-politikak kudeatzeko altxorra dugu, hirugarren sektorea, hain zuzen ere, hainbat erakundek – horietako asko irabazi asmorik gabekoak - osatutako sektorea, eta horiekin elkarlanean aritu behar dugu gizarte politikak mantentzeko”. Horretarako, hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du foro bat sustatzeko hirugarren sektorea osatzen duten erakundeekin, garatu beharreko gizarte politikak aztertzeko eta martxan jartzeko.
Era berean, Markel Olanok kritikatu du, azken lau urteotan ez zaiola garrantzirik eman zaharren egoitzetako zerbitzuaren kalitateari: “Oinarrizko arreta bermatuta dagoela ikusten dugu, baina uste dugu aztertu behar dela nola berritu zerbitzua kalitatea hobetzeko, bitere, zahar egoitzetan dauden adineko pertsonak etxean bezala senti daitezen. Eta horretarako, Gipuzkoan erreferente izango den zentroa sustatuko dugu, zahartzea eta ezintasuna artatzeko eredu aurreratuen eta berritzaileenak erabiliko dituena, sistema osora zabaltzeko gero”.
Azkenik, Markel Olanok konpromisoa hartu du KABIA erakunde autonomo gisa birformulatzeko, eta helburu bakarra izango du: Gipuzkoako udal egoitzak bereganatzea. Eta, beraz, Olanok konpromisoa hartu du Bilduk sortu zuen helbururako - esparruko zerbitzu guztiak bereganatzea zuen helburu - inolaz ere ez dela bihurtuko. Hortaz, Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk hirugarren sektorearekin elkarlana sustatu nahi duela eta ez, ordea, hirugarren sektorea ordezkatu, ezker abertzalearen nahia bezala.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


