Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak kalitatezko azpiegiturak behar ditu auzo guztietan
Eneko Goiak Altzan kiroldegi berria eraikitzeko konpromisoa adierazi du
Donostiako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eneko Goiak, hiriko auzoekin daukan inplikazioa adierazi du, eta auzo guztietan kalitatezko azpiegiturak sustatzeko konpromisoa hartu du, donostiarren bizi kalitatea hobetzeko. Gaurko ekitaldia Altzan izan da, EAJ-PNVk bertan kiroldegi berria eraikitzeko apustua egiten baitu: “Egungo azpiegiturak 30 urte baino gehiago ditu, eta egoera kaskarrean dago”, argudiatu du. Goiaren ondoan izan dira Martin Elizasu eta Martin Ibabe hautagai jeltzaleak, altzatarrak biak, eta auzoko beharren berri ederki dakitenak.
Goiak azaldu duenez, Altzako bizilagunek urte mordoa daramate kirol azpiegitura berria eskatzen,eta EAJ-PNK ere bere lehentasunen artean izan du eskaera hori azken legealdian. Izan ere, 2012. eta 2014. urteetan, aurrekontuak negoziatzeko orduan, lehentasunezko azpiegituren artean kokatu du Altzakoa. Bilduko udal gobernuak eskaerari entzungor egiten diola ikusita, Goiak gaia konpontzeko borondatea adierazi du, alegia, auzotarren eskaera aurrera eraman eta kiroldegi berria eraikitzea.
Auzoetako bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, Goiak berretsi du beharrezkoa dela administrazioa deszentralizatzea. Horretarako, barrutiak eratzea proposatu du, esaterako, Altza, Intxaurrondo eta Bidebietari zerbitzu emango dion Ekialdeko Barrutia. “Erreminta egokia izango da auzoetako eskaerak entzun eta erabakiak bizilagunen eskutik hartzeko”, ziurtatu du.
Goiak gogoratu du hilabeteak daramatzala hiriko erakunde eta bizilagunekin batzartzen. Gisa horretako lehen bilera Altzan bertan izan zen, eta bilera horietan guztietan, hautagaia donostiarren eskaerak entzuten aritu da. Ideia horietariko asko Goiaren hauteskunde programako 600 ekintzen artean aurki daitezke, eta dagoeneko ikusgai daude www.enekogoia2015.eus webgunean.
Proposamen hauek egiteko garaian, auzo bakoitzaren errealitate eta arazoak kontutan hartu ditu Goiak. Izan ere, donostiar guztiek aurrera egin eta euren bizi baldintzak hobetzea da helburua, inor bide bazterrean gera ez dadin. “Hiri orekatuagoa nahi dugu eta auzo guztiek oinarrizko kalitatezko zerbitzuak izatea” ziurtatu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


