Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Konpromisoa hartzen dut donostiarrek eskatzen duten aldaketaren buru izateko
Auzoetako bizi kalitatea hobetzeko, Alkatetzarako hautagai jeltzaleak proposatu du administrazioa deszentralizatu eta barrutiak eratzea
Hilabete luzez hiriko eragile eta bizilagunekin batzarrak izan ostean, Donostiako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eneko Goiak, auzoetako bizi kalitatea hobetzeko prestatu duen proposamena aurkeztu du. Jakinarazi duenez, bere hauteskunde programan jasotzen diren 600 ekimenetatik mordoa daude auzoetara zuzenduta.
Horiei guztiei buruzko informazio zehatza nahi duenak, webgunean honetan aurki dezake www.enekogoia2015.com, baina, laburbilduz, Goiak ekimenak bi ildo nagusitan banatu ditu:
1.- Auzo bakoitzeko beharrak eta lehentasunak jasotzen dituen Legealdiko Plana egin auzo bakoitzeko eragile eta elkarteen eskutik. EAJ-PNVk, dagoeneko, zehaztu ditu hobekuntzak ekarriko dituzten 145 ekimen zehatz.
2.- Administrazioa herritarrei hurbildu eta barrutiak eratu administrazioa deszentralizatzeko. Hasteko, EAJ-PNVk Ekialdeko Barrutia eratuko du Altza, Intxaurrondo eta Bidebietarako. Barrutiak Junta eta Presidentetza izango ditu, eta zein eskumen iznago dituen ere zehaztuko da, bai eta lanerako beharko dituen baliabide ekonomiko, material eta pertsonalak ere.
Proposamen hauek egiteko garaian, auzo bakoitzaren errealitate eta arazoak kontutan hartu ditu Goiak. Izan ere, donostiar guztiek aurrera egin eta euren bizi baldintzak hobetzea da helburua, inor bide bazterrean gera ez dadin. “Hiri orekatuagoa nahi dugu eta auzo guztiek oinarrizko kalitatezko zerbitzuak izatea” ziurtatu du. Horretarako, proposatu du inbertsio zehatzak egitea eta hobekuntzak egitea kaleen garbitasunean, argiterian, markesinetan eta kaleak margotzen.
Goiak arreta berezia eskainiko die auzoei, eta horien singulartasuna, identitatea, pertsonalitatea defendatzeko konpromisoa hartu du, ziur baita aniztasun hori dela “Donostia handi egiten duena”.
Inkestei buruzko balorazioa
Lurraldeko prentsa idatzian gaur argitaratzen diren inkestei ere egin die aipamena Goiak. “Argi gelditzen da donostiarrak ez daudela pozik Bilduren kudeaketarekin, eta uste dutela hiria geldituta dagoela”, adierazi du.
Horren aurrean “aldatu, Donostiako elkarte sareen indarra eta dinamismoa berreskuratu; ekarpenak egin eta landu; eta beti izan dugun hiri ireki, ekintzaile eta solidarioaren alde lan egiteko beharra” azaldu du.
Goiak donostiarrek eskatzen duten aldaketaren buru izateko konpromisoa hartu du: “Errealitatea aldatzeko aukera daukan bakarrak gara, eta ardurarekin onartzen dugu erronka”.
Hori dela eta, iragarri du aste honetan indartu egingo dituztela boluntarioen eskutik egiten ari diren ekimenak. Helburua izango da herritarrei botoa ematearen garrantzia helaraztea. Aldaketaren alde botatzea eta konfiantza izatea. “Izan dezatela konfiantza gugan eta eurengan. Botatzea ezinbestekoa da gure arazoak konpontzeko”, defendatu du.
“Donostiarrek gehienek bat egiten dugu gauza batekin: azken lau urteetakoaren ezberdina izango den Donostia nahi dugu. Bestelako Donostia nahi dugu, eta orain da momentua bozkatu eta errealitate egiteko”, adierazi du. Ondorioztatu du inkestak bat datozela hiritarrek kalean esaten dutenarekin: “EAJ-PNV dela alternatiba bakarra, alegia, hiriak behar duen aldaketa ahalbidetuko duen alderdi bakarra”.
Ildo horretan, Goiak ohartarazi die donostiarrei hurrengo igandean aukera izango dutela Udalaren kudeaketa aldatu eta aldaketaren aldeko botoa emateko. “Aldaketa horrek onura bakarrik ekarriko diolako Donostiari eta hiriak bizi duen paralisiarekin bukatzeko aukera paregabea izango delako”, argudiatu du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


