Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/13

Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa dakargu

Errespetua, solidaritatea eta giza baloreen beharra azpimarratu zuen EAJ/PNVren alkategai, Segundo Garinek.
Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa dakargu

Oiartzungo udal batzar aretoan egindako ekitaldi politikoan, Segundo Garin EAJ/PNVren alkategaiak Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa aldarrikatu du Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaitzaren aurkezpen ekitaldian.  “Oiartzuarrak, euskaldunak, abertzaleak, demokratak, hona hemen EAJ/PNVren taldea.   Gizon emakumeak bat eginik talde dinamiko, eraginkor eta sendo batean, herri honen alde lanean. Oiartzun bizi dugu, orain eta geroko lana eta elkarbizitza, bizikidetza, bertan eraiki nahi dugu, pertsonak helburu izanik, beti ere. Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa dakargu”.  

Udala zabaldu beharra azpimarratu du Eusko Alderdi Jeltzalearen alkategaiak, “zabaldu nahi dugu Udala pertsona guztiei, kudeaketa on bat eskainiz, gardentasunean eta hurbiltasunean oinarritzen den kudeaketa. Beti gure herritarren zerbitzura”.  Segundo Garinen hitzetan, “Udala guztiona eta guztientzat behar du izan. Kolore eta adin guztiak izan ditzatela bere leku,  kokapen eta kabia; haurrak, nerabeak, gazteak, helduak eta hirugarren adinekoak. Eta horretarako guztien eskuak dira beharrezkoak, Oiartzungo Udaletxea guztien etxea izan dadin”.

Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaitza berarekin zuela, Segundo Garin alkategaiak lehentasunak eta premiak zehaztu zituen. “ Giza konpromisoa herritarrekin, zintzoa eta leiala. Alderdi abertzalea eta demokratikoa (EAJ-PNV), herriaren konfiantza eskatzen dugu, ezen herritarren ongizatea bermatu nahi baitugu. Honetan, ekonomia zaindu eta sustatu beharra azaltzen zaigu, gure herritarren ongizatea dagoelako horren atzean. Eta horrekin batera, bizikidetasuna hobeagotu eta baikortasunez indartu beharra dugu, Giza Eskubideak etengabe arakatuz. Entzute aktiboa eta partekatzearen apustua dakartzagu”.

Heziketa eta hezkuntza alorrean urtetan lanean dabilena, Segundo Garinek errespetua, solidaritatea eta giza baloreak jarri zituen politika eta bizitzaren ardatz, “ ERRESPETUA indartu, beste edozer aurretik. Elkar agurtzea, gainera da debalde. SOLIDARITATEA adieraztea, esanez eta ekitez, batez ere gutxien dituztenekin, ahaztuak daudenekin, guztiok baikara zaurgarriak gure bizitzan hainbat uneetan. Egia da esana: “Herri oso bat da beharrezko, haur bat bakarra hezitzeko”, honek, guztioi, koherentzia eta zintzotasuna eskatzen digu. Giza baloreak zabalduz”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...