Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/12

EAJ-PNVk konpromisoa hartu du, zerga-politika sustatzeko ekonomiari laguntzeko eta ez, ordea, inposatzeko

Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok konpromisoa hartu du, zerga-politika erabiltzeko enpresak gipuzkoan dituen apustu nagusiei babesa emateko eta ez, ordea, dirua biltzeko tresna hutsa bezala
EAJ-PNVk konpromisoa hartu du, zerga-politika sustatzeko ekonomiari laguntzeko eta ez, ordea, inposatzeko

Markel Olano Beasainen izan da gaur goizean. Bertan, Beasaingo (Aitor Aldasoro), Oridiziako (Jose Miguel Santamaria) eta Lazkaoko (Felix Urkola) alkategaiekin, eta Goierriko boluntarioekin, zerga-politikari buruzko EAJ-PNVren proposamena aurkeztu du. Horren harira, Olanok konpromisoa hartu du zerga politika egokia sustatzeko, hain zuzen ere, ekonomiari laguntzeko eta ez, ordea, inposatzeko zerga-politika.

Markel Olanok adierazi du, apretako kanpaina egiten ari direla, kalez kale, eta herritarrek esaten dietela kezka nagusiak, bereziki, ekonomia eta enplegua direla. Horiek horrela, Olanok honakoa azpimarratu du: “Ekonomia oso garrantzitsua da eta uste dugu erakundeek ezinbestekoa dutela estrategia batzuk izatea ekonomian urratsak egiteko. Eta hori da, hain zuzen ere, Bilduk legealdi honetan izan duen gaitasun ezarik handiena: ez du estrategiarik izan ekonomiaren egoerari aurre egiteko”.

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du zerga-politika dela Foru Aldundiak duen tresnarik garrantzitsuena ekonomia laguntzeko eta gogorarazi du, Foru Aldundiaren eta Batzar Nagusien eskuduntza dela zerga-politikaren ildo nagusiak ezartzea. Horrenbestez, Markel Olanok segidakoa nabarmendu du: “Enpresari eta ekonomiari babesa emateko ezinbestekoa da zerga-politika egokia izatea. Baina aitzitik, azken lau urteotan hainbat arazo izan ditugu arlo honetan Gipuzkoan eta, ondorioz, egun Gipuzkoak ez ditu zergak bateratuak gainerako lurraldeekin eta, beraz, Gipuzkoako enpresek desabantaila dute, betiere, arabakoekin eta bizkaikoekin konparatuz”.

Hortaz, Olanok konpromisoa hartu du, hemendik aurrera zerga-politikan egiten diren aldaketa guztiak inguruko lurraldeekin bateratuta egingo direla: “Izan ere, ezin dugu onartu Gipuzkoako ekonomiak desabantaila izatea inguruko lurraldeekin”. Halaber, hautagai jeltzaleak konpromisoa hartu du Aberastasun eta Fortuna handien gaineko zerga kentzeko eta gainerako lurraldeekin Ondareen gaineko zerga bateratzeko. Horren harira, honakoa esan du: “Gipuzkoako Aberastasun eta Fortuna handien gaineko zerga kasu bakarra da Europan non eta empresaria zigortua den enpresako irabaziak enpresan bertan inbertitzen baditu. Hori ez da gertatzen Europan beste inon”.

Hori dela eta, Markel Olanok konpromisoa hartu du, zerga-politika erabiltzeko enpresak gipuzkoan dituen apustu nagusiei babesa emateko eta ez, ordea, dirua biltzeko tresna hutsa bezala. Beraz, zerga-politikaz baliatuko da ekonomia sustatzeko. Eta, ondorioz, zerga-politikak enpresak lagunduko ditu, besteak beste, baldin eta enpresa batek nazioartera ateratzeko apustua egiten badu, makinan eta I+G+Bn inbertitzen badu, enpresan pertsonen parte hartzea – bai kudeaketan, bai kapitalan – bultzatzen badu, edo kontratazio berriak egiteko asmoa badu (gazteak, baztertze arriskuan dauden pertsonak, langabezian denbora luze eman duten pertsonak…).

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...