Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/08

Markel Olano: “Politika egiteko modua aldatuko dugu herritarrengandik gertuago egoteko”.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak konpromisoa hartu du bere agenda publikoa eta gardena egiteko, uneoro herritarrek jakin dezaten zer egingo duen, non eta zeri buruz arituko den. Horrenbestez, herritarrek erakundeekin harreman zuzena izango dute. Markel Olanok hauteskunde kanpaina egingo du herri bakoitzean boluntarioez lagunduta.
Markel Olano: “Politika egiteko modua aldatuko dugu herritarrengandik gertuago egoteko”.

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Eibarren egon da gaur goizean. Bertan, Eider Mendoza, Xabier Ezeizabarrena hautagaikein, Eibarko alkategai Eva Juezein eta kanpainako Eibarko hauteskunde kanpainako boluntarioekin batera, honakoa esan du: “Ezinbestekoa da politika egiteko eta herritarrekin komunikatzeko modua aldatzea. Hori da giltzarrietako bat. Eta, beraz, politika egiteko modua aldatuko dugu herritarrengandik gertuago egoteko”.

Horren harira, Olanok kritikatu du Bilduren egiteko eta herritarrekin harremana izateko modua. Hautagai jeltzalearen iritziz, Bilduk ez die herritarrei informaziorik eman, ez da gardena izan eta, parte-hartzearen gaineko gaietan, herritarrengandik urrun egon da. Izan ere, Bilduk egin duen gauza bakarra da bere programa inposatzea.

Horrenbestez, Markel Olanok bost proposamen egin ditu, hain zuzen ere, Foru Aldundiaren eta herritarren arteko harremanak izateko erari buruzko EAJ-PNVren iritzia jasotzen duten bost proposamen, betiere, gardentasunean, parte-hartzean eta elkarlanean oinarrituta. Olanok azaldu duenez, lehenengo neurria izan da, bere agenda publikoa eta gardena egitea, uneoro herritarrek jakin dezaten zer egingo duen, non eta zeri buruz arituko den. Horrenbestez, herritarrek erakundeekin harreman zuzena izango dute.

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak azpimarratu du, bigarren neurria izango dela, kudeaketa plan gardena eta eragikorra egitea, politika publikoak kudeatzeko. Horiek horrela, salatu du, Bilduk ez duela plangintzarik izan Foru Aldundia kudeatzeko, eta segidako konpromisoa hartu du: “Kudeaketa plana egingo dugu, hain zuzen ere, helburu zehatzak eta zer egiten ari garen ondo eta zer ez ikusten ebaluazio sistema izango duen kudeaketa plana”.

Halaber, Markel Olanok esan du, hirugarren neurria izango dela, hiru hilabetero Guztion Gipuzkoa izeneko txostena egitea, egindakoaren kontu emateko eta, beraz, herritarrekin komunikatzeko gardenak izateko. Gainera, Olanok laugarren neurri bezala konpromisoa hartu du, agintaldiaren lehenengo hiruhilekoan egutegi bat egiteko, hain zuzen ere, parte-hartze prozesu garrantzitsuenen eta egingo diren kontsultak zehaztuko dituen egutegia; eta bosgarren neurri bezala, konpromisoa hartu du, Foru Aldundia egituratzeko kudeaketa planaren eta planaren helburuen arabera.

Azkenik, Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak gogorarazi du maiatzaren 24ko hauteskundeak oso garrantzitsuak direla eta honakoa esan du: “Jendeari erakutsi nahi diogu Gipuzkoako etorkizuna jokoan dagoela eta EAJ-PNV dela Gipuzkoak behar duen aldaketa hobekien ordezkatzen duen alderdia”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...