Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk bost konpromiso hartu ditu Eibarko ekonomia berpizteko
Eibarko EAJ berrogeita hamar enpresari eibartar ingururekin elkartu zen joan den asteartean, udalerriko ekonomia berpizteko beharrari buruz hitz egiteko. Industria sustatzeko Udalak bete behar duen funtzio garrantzitsua azpimarratu du Eibarko Foro Ekonomikoak
Eva Juezek, EAJren Eibarko alkategaiak, bost konpromiso hartu zituen joan den asteartean, bere alderdiak Armeria Eskolan antolatutako Foro Ekonomikoan bildutako berrogeita hamar enpresari eta zuzendaritza-kargu eibartar ingururen aurrean. Juezek konpromiso hauek hartu zituen: administrazioaren eta enpresen artean komunikazio arina edukitzea, enpresan berrikuntza sustatzea, enpresei nazioartekotzen laguntzea, ekintzailetzaren aldeko apustu garbia egitea eta hirigintza-berroneratzea gidatzea, herriari modernizatzen lagunduko dion ingurune bat sortuz. Bost konpromiso horiek, alkategaiak adierazi zuenez, "ekimen zehatzen bidez gauzatuko ditugu eta hemendik gutxira aurkeztuko dugun programan jasota daude guztiak".
Juezek Eibarko enpresei eskatu zien “ez etsitzeko eta borrokan jarraitzeko”, eta “Udaletxea agintzera iristen bagara, gurekin zorrotz jokatzeko" eskatu zien. Juezek "enpresei aurrera ateratzen laguntzeko lan egingo duela" azpimarratu zuen, baina Tapia sailburuari gogoratu zion moduan, "horretarako, Arantza, zuen laguntza beharko dugu", eta "zorrotzak izango garela" gaineratu zuen, "Eibarrek Euskadiri ekarpen handia egin diezaiokeela uste baitut".
Leire Ereñok gidatutako ekitaldi batean -Arantza Tapiak, Eduardo Zubiaurrek, Alex Arriolak eta Jon Barrutiak parte hartu zuten- eta Eibarko ekoizpen-sektoreko ordezkaritza zabal baten aurrean, alkategaiak mahai gainean jarri zituen maiatzaren 24an jokoan egongo diren agintzeko moduak: "ekoizpen-sektoreei uko egiten dien apustu bat, betikontrako jarrera, enpresei jaramon egiten ez diena, edo EAJk eskaintzen duen lankidetzazko eredua, ekonomia errealean oinarritutako berpiztea lortzeko, lanpostu kualifikatuak sortzeko eta bizi-kalitatea hobetuko duten baldintzak ahalbidetzeko”. Zentzu horretan, pozik agertu zen, Foro Ekonomikoan egindako parte-hartzeek “Eibarrentzat prestatu dugun proiektua indartzeko balioko baitute”.
5 KONPROMISOAK
1. KOMUNIKAZIOA. Enpresen eta administrazioaren arteko harremanak arintzea. Udalak ezin die bizkarra eman eibartarrei lana ematen dieten enpresei.
2. BERRIKUNTZA. Enpresan berrikuntza sustatzeko ekimen politikoa.
3. NAZIOARTEKOTZEA. ETEen lankidetza eta nazioartekotzea errazteko neurri zehatzak.
4. EKINTZAILETZA. Enpresa berriak sortzea, enpresa horiek sustatuko dituen ingurune batean.
5. HIRI BERRONERATZEA. Hiri atseginago, iresgarriago eta erakargarriago bat.
Arantza Tapia. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua
“Udaletxeek esateko asko dute”
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak adierazi zuenez, “udaletxeek funtzio oso garrantzitsu bat bete behar dute industria sustatzeko eta inbertsioak erakartzeko, izan ere, enpresa bat hiri batean kokatzeko, baldintza egokiak eskaini behar zaizkio, eta udaletxeari dagokio baldintza horiek sortzea”. Alde guztiek batera lan egiteko beharra azpimarratu zuen, “Eibarren langabezia-tasa altua dagoelako eta lan handia dugulako egoera konpontzeko”. Era berean, enpresei eskatu zien “herrian kokatu nahi badute, ez etsitzeko, nahiz eta udaletxean eskaera galdu, saiatzeko”.
Alexander Arriola. SPRIko zuzendaria
“Evari proiektu proaktiboago bat eskatzen diot”
SPRIko zuzendari den Alexander Arriola eibartarrak adierazi zuenez, “ezinezkoa da iraganeko errentetatik bizitzen jarraitzea", eta gaineratu zuenez, “Eibarrek bere burua birasmatu behar du”. Zentzu horretan, “zenbait udaletxeren kasuan, Elgoibarkoaren kasuan, adibidez, egunero izaten dituzte harremanak SPRIrekin”, eta udaletxe proaktiboago baten beharra azpimarratu zuen, izan ere, “Euskadin ezarri nahi duten enpresen inbertsioak erakarri daitezke, baina horretarako, Eibar hiri gisa saldu behar zaigu, eta gaur egun ez da horrelakorik egiten Eibarren”. Gaineratu duenez, “ez du ekintzarik ikusten Matsariak eskaintzen dituen aukeren aurrean”. Arriolak Renove planak gogoratu zituen eta Juezi eskatu zion "udaletxean gobernuaren programak irakurriko dituen pertsona bat izendatzeko, plan horiek Eibarko enpresei jakinarazteko, oso garrantzitsua baita udaletxea enpresetatik hurbil egotea, enpresek programa horiek ezagutu ditzaten”.
Jon Barrutia. Katedraduna Ekonomian
“Eibarrek hiri adimentsuaren diseinu bat behar du”
Euskal CESeko kide, Berrikuntza eta Unibertsitate sailburu ohi eta Sarrikon irakasle den Jon Barrutia eibartarrak azaldu zuenez, alkategaiak “Administrazioaren eta mikroenpresen arteko harremanak landu behar ditu”. Horretarako, “sarean lan egiteko garrantzia” azpimarratu zuen. Barrutiak esan zuenez, berrikuntza lehiakorraren oinarria "zientzia" da, eta "hori da, hain zuzen ere, Eibarren erronka: hiri adimentsu bat diseinatu behar da, talentua gurean geratzeko”. Eibarko industria berpizteko beharra nabarmendu zuen, “beste mota bateko zerbitzuen egoera bestelakoa baita". CSIC erakundearen txostenari helduta, “ondo funtzionatu duen euskal aurrerapen-eredu bat dagoela esaten du txostenak”, eta Eibarri egiten zaion aipamen laburrean, “ez dira kontuan hartzen enplegu-suntsipenaren aldagai batzuk” esaten da. Era berean, enpresak gizartean betetzen duen funtzioa aitortzean sortzen diren "muga mentalak" gainditu behar direla azpimarratu du, eta “40 urteko indarkeriak utzitako herentzia direla” gaineratu du.
Eduardo Zubiaurre. Enpresaria
“Zorionez, gure inguruan industriari eutsi zaio”
Eduardo Zubiaurre enpresari eibartar eta Adegiko lehendakari ohiaren hitzetan, tamalez Eibarko BPGd-a Euskadiko batez bestekoa baino % 18 baxuagoa da, hortaz, "gure enpresek, Eibarko pertsonek eta Eibarrek berak munduan dagokigun lekua aurkitu behar dugu". Gogoratu zuenez, Plan Estrategikoaren Diagnostikoan "argi daude gure alderdi ahulak, ekoizpen-sektoreei bizkarra eman eta gero"; aldi berean, pozik agertu zen, inguruko udalerrietan industriari eusteko lan egin dutelako. Zubiaurrek Bilbon egindako hiri-birmoldaketari buruz hitz egin zuen. "Lan handia egin duten azken 20 urteetan", eta Eibarrentzat adibide bikaina dela esan du, eta "epe ertainera lan egingo duen lidergoa hartuko duen norbait behar dela" azpimarratu zuen.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


