Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/01

Eibarko EAJk Foro Ekonomikoa antolatu du udaletik enpresen nazioartekotze eta lehiakortasuna nola sustatu aztertzeko

Eva Juezek dio suspertze ekonomikoa eta enplegu sorrera lehentasunezkoak izango direla bere udal gobernuarentzat
Eva Juez

Eibarko EAJ-PNVk foro ekonomikoa antolatu du datozen urteei begira enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzeko udalak zein estrategia jarraitu behar duen jorratzeko. Horretarako hainbat aditu gonbidatu dituzte topaketara norberak bere ikuspuntu eta iritziak parteka ditzan. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak parte hartuko du ekitaldian enpresen nazioartekotzearen alde lanean aritu diren beste zenbait eibartarrekin, hala nola, SPRIko zuzendari Alex Arriola, Adegiko zuzendari ohi Eduardo Zubiaurre; Sarrikoko irakasle eta Euskadiko Gizarte eta Ekonomia batzordeko kide, Jon Barrutia. Aipatu lauak Eibarko udalak datozen urteetan jarraitu beharreko ibilbide orriaz mintzatuko dira, ekonomia indarberritzeko; Eibar hiri urbano eta ekonomikoki degradatua izatetik, berrikuntzaren hiri izatera pasatzeko.

“Bestelako Eibar- Hacer crecer Eibar” estrategiaren baitan kokatua dagoen ekitaldia maiatzaren 5ean ospatuko da arratsaldeko 19:00tan Armeria Eskolan, eta EAJk helburu du estrategia sendoa garatzea “gure herriari balore erantsia emateko eta etorkizunean berdintasunean oinarritutako gizarte kohesioa sustatzeko” adierazi du Pedro Ereñak EAJtik. Alkategai jeltzale Eva Juezek berriz, esan du “udalak duen indarra eta gaitasuna kontutan hartuta enplegua sor dezakeen eta bereziki gazteenei etorkizuna bermatuko dien ekosistema sortu behar dela” eta horretarako nazioarteko kasu arrakastatsuak aztertzen ari direla jakinarazi du. “Beharrezkoa da hausnarketa egitea eta prestakuntza handiko gazteen alde egitea sakon aztertzea, hori ekiditeko, lehenbailehen, neurriak hartzea ezinbestekoa delako; guztiok izan dezagun Eibarren gure bizi proiektua eraikitzeko aukera” aitortu du.

Eibarko EAJk denbora darama udalerriko datu sozioekonomikoekin kezkatuta, eta horregatik Estrategia Plan berria garatzea ezinbestekotzat jo dute jeltzaleek. Egungo diagnosiak jasotzen dituen datuak larriak dira oso: azken 15 urteetan Eibarren 144 saltoki itxi dira. “Azken asteotako datuek ere ez dute ezer hoberik azaltzen, izan ere, jada 2.292 langabetu ditugu hirian, adierazi du Juezek, eta 2014an EAE osotik Eibarren igo zen gehien langabezi tasa; Debabarrenakoa, Gipuzkoa osokoa eta Euskadi mailakoa baino langabezia tasa altuagoa dugu Eibarren eta hori onargaitza da, nik politika ekonomiko eredugarria duen hiri baten alkate izan nahi dut” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...