Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok konpromisoa hartu du enpresen lehiakortasuna indartzeko, inbertsioak erakarriz eta nazioarterakotze prozesua bultzatuz
Gipuzkoako Diputatu Nagusigai jeltzaleak esan du, EAJ-PNV alternatiba dela ezker abertzalearen enpresarekiko ekimen eta sentsibilitate ezari.
Gipuzkoa Forum-ek jardunaldia egin du gaur goizean Gipuzkoako Bazkundean. Bertan, US Chamber-eko Europako gaietarako lehendakari-orde Peter Chase-k hitzaldia egin du, Estatu Batuek eta Europak sinatuko duten merkataritza askeko hitzarmenari buruz. Chase-ren ustez, hitzarmena Estatu Batuetako zein Europako enpresa ertainen eta txikien mesederako izango da, nazioartekotzea erraztuko dielako eta inbertsioak erakartzeko aukera emango dielako.
Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Donostiako Alkategai Eneko Goiak, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak, eta Gipuzkoako hainbat ekonomia-eragilek.
Behin jardunaldia amaituta, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa azpimarratu du: Europa eta Estatu Batuen arteko merkataritza askeko hitzarmenak aukera emango die ere Gipuzkoako zein Euskadiko enpresei produktuak Estatu Batuetara esportatzeko eta, era berean, inbertsioak erakartzeko. Horren harira, Olanok konpromisoa hartu du, enpresen lehiakortasuna indartzeko, inbertsioak erakarriz eta nazioartekotze prozesua bultzatuz, eta honakoa gaineratu du: Ekonomiari buruzko hauteskunde-proposamenean azaldu bezala, EAJ-PNVk uste du politika publikoek Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea sustatu behar dutela.
Era berean, hautagai jeltzaleak esan du, lehenetsi behar direla enplegua sortzeko estrategia publikoak eta, horretarako, ezinbestekoa dela ekonomia haztea industria lehiakorra izateko, hain zuzen ere, elkarlanean aurrerapausoak emateko industria lehiakorra. Horrenbestez, Markel Olanok salatu du, Bilduk legealdi honetan enpresak baztertu dituela eta, hori, kaltegarria dela Gipuzkoarentzat. Horrenbestez, Olanok esan du, aldaketa egotea ezinbestekoa dela eta EAJ-PNV alternatiba dela ezker abertzalearen enpresarekiko ekimen eta sentsibilitate ezari.
EAJ-PNVren Diputatu Nagusigaiak, halaber, segidakoa azpimarratu du: Ekonomiaren garapenak, ekonomiaren sustapenak eta enpleguaren sorrerak plangintza bereziak behar dituzte. Baina aitzitik, azken lau urteotan ezker abertzaleak ez du hori lehenetsi. Horiek horrela, Markel Olanok esan du, ezinbestekoa dela oreka egotea ekonomiaren sustapenaren eta gizarte politiken gaineko ekintzen artean, Gipuzkoan sortuko den aberastasuna egoki banatzeko.
Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: Gipuzkoa lurralde industriala da eta enpresek enpleguaren %ñ5 sortzen dute. Hori dela eta, konpromisoa hartu dugu hurrengo legealdiko ardatz nagusietako bat enpresei laguntzea izateko. Eta horretarako, urtero 50 milioi euroko aurrekontu-saila egingo dugu, ekonomia sustatzeko. Eta aurrekontu-sail horren ardatz nagusietako bat izango da Gipuzkoako enpresei nazioartekotze prozesuan laguntzea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


