Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/29

Markel Olanok Villabona bisitatu du bertako errealitatea zuzenean ezagutzeko

Arratsalde osoan zehar, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagai jeltzalea, eta alkatetzarako hautagaia, Iban Aguirre, Villabonako eragile eta herritarrekin elkartu ziren herriaren errealitatea ezagutzeko.
Markel Olanok Villabona bisitatu du bertako errealitatea zuzenean ezagutzeko

Markel Olanok, Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, alkatetzarako hautagai jeltzalea den Iban Aguirrerekin batera zuzen-zuzenean Villabonako errealitatearen berri jaso eta etorkizunera begira dituzten erronkak protagonisten beraien ahotik partekatzeko aukera izan zuten asteartean herrira egindako bisitan.

Eguna Cicaré enpresara egindako bisitarekin hasi zuten. Helikoptero txikiak egiten dituzte, instalakuntzak ikusi zituzten eta eskuetan dituzten proiektuen berri eman zieten. Hemen Markel Olanok, herri baten ongizaterako industriak sortzen dituen lan postuak eta aberastasuna azpimarratu zuen.

Ondoren, biak, herriko kaleetan ibili ziren eta hurbildu zitzaizkien zenbait bizilagunekin hondakinak biltzeko atez ateko sistemari buruz duten iritzia partekatu zuten. Sistema honen aurrean, bi hautagai jeltzaleek atez atekoa kentzearen aldeko jarrera garbia adierazi zuten. “ Ezker Abertzaleak atez ateko bilketa-sistema inposatu du. Horri aurre egiteko, EAJ-PNVren apustua edukiontzien bidezko bilketa-sistema da, 5. edukiontzia ezarriz materia organikoa eta hondakin-hondarra biltzeko” azpimarratu zuen Markel Olanok. Bere aldetik, Iban Aguirrek bere lehentasuna aurreratu zuen: “herri kontsulta egitea defendatzen dugu behingoz gaia konponduta gera dadin”.

Jarraian eta Mintzola bidean, trinketean jolasteko dagoen frontoian geratu ziren pilota joku mota honen berezitasunetaz jabetzeko. Segidan, Mintzola fundazioan, bertako arduradunekin bilera egin zuten. Gaurko gizartean ematen diren ahozko kultur sorkuntzak ardatz hartuta, Mintzola bertsolaritzaren Ikertegia eta ahozko kultur Sorkuntzan ari diren genero bizien elkargunea da.

Amaitzeko, bi hautagaiak Santiago egoitza bisitatu zuten. Egoitzak, 36 pertsonen beharrei erantzuten die bai egoitza zentro moduan eta baita eguneko zentro gisa ere eta 30 langile ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...