Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk talde berritua aurkeztu du Ordizian aldaketa bultzatzea duena helburu
“Ordizia Elkarrekin egin nahi dugu” adierazi du Jose Miguel Santamaría, jeltzaleen hautagaiak
“Ordizia Elkarrekin egin nahi dugu”. Alkatetzarako hautagaiak esan dituen hitz hauekin aurkeztu du, astearte honetan, apirilak 28, maiatzeko udal hauteskundeetara agertuko den hautagai-taldea. Herritarrei irekia izan den ekitaldia Barrena jauregian egin da.
Zerrendaburuak jakitera eman ditu bere taldea osatuko duten 16 lagunen izenak eta honakoa esan du: “ profil desberdinetako emakume eta gizonezkoak dira, bai afiliatuak, bai independenteak, Ordiziarekin konpromisoa dutenak, eta lanerako ilusioz eta gogo beteak”.” Ideia eta lehentasun argiak dituen taldea, Ordiziak behar duen aldaketa gidatzeko gauza izango dena, hilabete hauetan gure gizartearen ordezkaritza zabal batekin eduki izan ditugun topaketa ugarietan egiaztatu dugun bezala”.
Santamariak, bere taldearen ezaugarriak azpimarratzerakoan esan du: “herriaren ezagutza dute non gizartearen, ekonomiaren, merkataritzaren, kulturaren eta kirolaren ehunean sartuta dauden. Baita bereiztu du ere “hoberena emateko borondatearekin hauteskunde zerrendan batean sartzeak suposatzen duen konpromisoa, politikagintza, herritarren zerbitzura egotea dela ulertzea den garai zail hauetan”.
“Hurbiltasuna, entzuteko eta oharrak hartzeko gaitasuna, umiltasuna, zintzotasuna. Hori da bidea. Ordiziarekin dugun konpromisoa espaloi ertzean hasten da, kalean, auzoan. Gure helburua ordiziarren interesak defendatzea da Ordizia hazi arazteko. Eta horretarako jende serioa behar da. Erakundeei egonkortasuna emango dien alderdi serio bat behar da. Gogoeta serio bat eskatzen diot ordiziar gizarteari honi buruz. Irtenbidea bere esku bait dago. Gure interes bakarra Ordizian dago”, erantsi du hautagaiak.
Aurkezpenean, Jose Miguel Santamariak jakinarazi du “esfortzua, konpromisoa eta lana” direla EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpen txartela.
Laster batean osatzen ari den gobernu programa aurkeztuko duela esan ondoren, eskerrak eman nahi izan die “Ordizia Elkarrekin ekimenaren baitan, Altamira, Otegi Enea, Buztuntza, Erdia, Urdaneta-Eskarabilla eta Gune Historikoko 200 bizilagunek, bere ekarpenak egin eta gurekin partekatu dutelako herriari buruz duten ikuspegia”. Halaber, aipatu ditu KafeSareko topaketa desberdinetan parte hartzen ari diren hainbat sektoretako ordezkariak. “Egindako ekarpenak gure proiektuan isla izango dute” baieztatu du.
Hautagai jeltzaleak amaitu du esanaz: “irabazteko eta Ordiziak behar duen eta ordiziar askok eskatzen duten gobernu eta kudeaketa aldaketa egiteko asmoarekin aurkezten gara datozen hauteskundeetara, bai gobernuan edo oposizioan izan, gure jarrera Ordiziarren interesak defendatzea izango da, elkarlana eskeintzen dugu”. “Inposaketaren eta ´nik agintzen dudalako´ garaiaren orria pasa nahi dugu eta berriro ere ordiziarrak ilusionatu nahi ditugu eta Ordizia hazi arazi, guztien ekarpen eta parte hartzearekin, guztiei entzunez, eta gaur eguneko aberastasun eta ongizate mailak bermatu eta hobetuko dituzten proiektu berriekin”.
1. Jose Miguel Santamaría. 2. María Angélica Moreno. 3. Arantxa Fernandez. 4. Bittor Bolinaga. 5. José Ignacio Iturrioz. 6. Joseba Aramburu. 7. Arantxa Garin. 8. Miren Iturrioz. 9. Judith Otegui. 10. Mikel Iturrioz. 11. Inmaculada Goiburu. 12. Juan Vicente Erauskin. 13. Mª Dolores Imaz. Ordezkoak: 1. Miren Karmele Ormazabal. 2. Ion Churruca. 3. Maria Teresa Iraeta.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


