Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Usurbildarren ongizatea bermatu, inbertsioak handitu eta akordioak bilatzeko konpromisoa hartu du EAJ-PNVk
Josune Urkola buru duen taldeak dekalogoa osatu du herriari “bultzada eta aniztasuna” emateko diseinatu dituzten proposamenekin
Usurbilgo Euzko Alderdi Jeltzaleak dekalogoa osatu du udal eta foru hauteskundeetarako diseinatu dituzten proposamenekin. Jeltzaleek argi daukate Usurbilek “bultzada eta haize berria” behar dituela. Izan ere, Udala ezker abertzalearen eskuetan egon da azken hamarkadetan, eta “herria oso motelduta dago kudeaketa kaxkarraren ondorioz ez baita apenas inbertsiorik egin”.
Egoera horri aurre hartzeko, Josune Urkolak eta bere zerrendakideek EAJ-PNVrengan konfiantza izateko eskatu diete herritarrei, alderdi hau izango delako Usurbili “haize berria eta aniztasuna” ekarriko dizkiona.
Herriaren norabidea aldatzeko helburu horrekin, EAJ-PNVk honako konpromisoak hartu ditu:
Usurbildarren ongizatea bermatu
Lankidetzatik zerbitzuak bermatu eta denengana iristen saiatuko gara. Herriko enpresen eta merkatarien egoera eta kezkak ezagutu eta gertutasunetik bideratuko ditugu, herriko ekonomia suspertzeko eragile bilakatuz.
Udalaren gastu finkoa murriztu
Gaur egun, Udalaren % 88 gastu finkoak mantentze-lanak ordaintzeko erabiltzen da. Hau da, hamar eurotatik zortzi. EAJ-PNVk diru kopurua gutxitzeko konpromisoa hartu du.
Inbertsioak handitu
Gastu finkoak murrizteak, inbertsioak handitzeko ahalmena emango dio Udalari. Eta hori da, hain zuzen ere, EAJ-PNVren asmoa, azken urteetan ez baita apenas inbertsiorik egin.
Eraikin berria musika eskolarentzan
Zumarte musika eskolak eraikin berria behar du, gaur egungo eraikina egoera tamalgarrian dagoelako.
Kirol instalakuntzak hobetu
Kirol instalakuntzen gabezia ikusten dugu. Erantzun eraginkor eta azkar bat landuko dugu hainbat klubek egiten duten lana eta dagoen eskaria kontutan hartuta.
Eskola publikoaren aldeko apostua
Eskola publikoaren alde lan egingo dugu.
Garapen iraunkorraren alde egingo dugu
Zelaien eta gune berdeen mantentze programak bultzatuko ditugu eta landa guneko azpiegiturak hobetuko ditugu.
Hondakinen arazo ekonomikoa konponduko dugu
Azterketa sakona egingo dugu hondakinen arazoari irtenbide adostua bilatzeko. Egungo kudeaketa garestiegia da eta 300.000 euroko defizita dauka.
Garapen agentzia eskualde osoarentzat
Buruntzaldea osoari zerbitzua emango dion garapen agentzia eraginkorra bultzatuko dugu. Eskualdeko enpresak, enplegua eta turismoa bultzatu eta sustatzea izango dira agentziaren helburuak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


