Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olano: ezker abertzaleak erakutsi du enpresatik oso urrun dagoela eta ez dela gai izan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko
EH Bilduk sinestarazi duenaren aurka, Ubarretxenak azpimarratu du enpresak ez direla etsaiak, Arrasate hazi arazteko eta kalitatezko lanpostuak sortzeko motore ekonomikoa baizik.
Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko hautagai jeltzale Markel Olanok eta Maria Ubarretxena alkategaiak Arrasateko zenbait enpresa eta eragile bisitatu dituzte beren beharrak gertutik entzuteko helburuarekin. Markel Olano Gipuzkoako udalerriak gertutik ezagutzeko egiten ari den lanketaren baitan, gaur Arrasatera gerturatu da hurbiletik bertako errealitate ekonomiko, sozial eta kulturala ezagutzera.
EAJ-PNVko diputatu nagusigaiak azpimarratu du “Gipuzkoa lurralde industriala dela, zeinetan Arrasate erreferente izan den, horregatik, antzinan izandako garrantzi eta izaera industriala berreskura dezan ekonomia politikak sustatu behar ditugu”. Markel Olanok azaldu duenez, Arrasatek lurraldeko industrian izan duen pisua berreskuratu beharra dauka berrikuntza eta Erakundeekiko laguntzarekin. Azken lau urtetan ez da inolako politika ekonomikorik sustatu erakunde ezberdinen arteko elkarlanean Ezker Abertzaleak ez duelako industria proiekturik eta ez du sektore honetan enplegua sortzeko apustu benetakorik ere egin. Olanok gaineratu du, enpresek gizarte funtzio garrantzitsua dutela, eta hori da, hain zuzen ere, herritarren aurrean babestu behar duguna. Izan ere, enpresek Gipuzkoako enpleguaren %85 sortzen dute eta, beraz, enpresek aberastasuna sortzen dute Gipuzkoan eta Arrasaten, hain zuzen ere, ondoren ahalik eta modu orekatuenean banatu behar den aberastasuna.
Ildo beretik, Olanok gehitu du enpresak erortzen badira, gizartea bera ere eroriko dela eta hori gerta ez dadin, ezinbestekoa dela estrategia bat izatea, elkarlanean eta konfiantzan oinarritua egongo dena. “Aitzitik, ezker abertzaleak aurreiritzi ideologiko handiak ditu, eta ondorioz, enpresekin ez du ia harremanik izan lau urte hauetan eta hori, oso larria da” adierazi du.
Era berean, EAJ-PNVren diputatu nagusigaiaren ustez, enpresekin harremana sendotu behar da eta Gipuzkoako ekonomia eta gizarte eragileekin (zentro teknologikoak, lanbide heziketa, unibertsitateak etab.) elkarlanean aritu behar dugu industria-jarduera, enpresa berriak eta enplegua sortzeko. Eta gehitu du, EAJ-PNVren apustu garbia ekonomia berpizteko bidean elkarlan publiko-pribatua bultzatzea dela.Horrenbestez, Markel Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk elkarlana sustatuko duela eta ez liskarra, Arrasateren eta Gipuzkoaren industriak erakunde guztien laguntza behar bai du eta hori da gure lehentasuna. Olano, Diputatu Nagusitarako hautagaiakhonakoa azpimarratu du: “Ezker abertzaleak erakutsi du enpresatik oso urrun dagoela eta ez dela gai izan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko”.
Maria Ubarretxena, EAJren alkategaiak, hasteko, eskerrak eman dizkie bisitatutako enpresa, gizarte eragileei nahiz herritarrei, emandako azalpenengatik, bai eta ere elkarlanerako erakutsitako jarreragatik. Ubarretxenak azpimarratu du, ekonomia eta enpleguaren sustapenik gabe ez dagoela etorkizunik, eta argi gelditu dela “sustapen ekonomikoak gure lehentasunetako bat izan behar du”. “Aitzitik, gure eredua, ekonomiaren bultzadan eta merkatari eta enpresen laguntzan oinarrituko da, enpresa sendo eta merkataritza indartsuak Arrasateko aberastasuna bai dakar eta horrek bermatuko du gure etorkizuna eta ondorengo belaunaldiek, gure herrian beraien bizi proiektua aurrera eraman ahal izatea” gehitu du. Horregatik argi utzi nahi izan du Maria Ubarretxenak enpresa ez dela gure etsaia, EH Bilduk sinestarazi nahi izan digunaren aurka, Arrasate hazi arazteko eta kalitatezko lanpostuak sortzeko motor ekonomikoa baizik.
“Horixe da EAJ eta EHBilduren ereduen arteko ezberdintasuniknabarmenena; batzuk herria geldiarazi eta konfrontazioa sortzen duten bitartean, beste batzuk aurrera pausoak eman eta egoera hobetzeko elkarlanean aritu nahi dugu, herritarrei entzunez eta beraien behar eta arazoei erantzunez, baina baita norabide garbia adieraziz eta interbidea zein den seinalatuz” adierazi du Ubarretxenak. Maria Ubarretxenak jarraitu du esanaz EAJren lehentasuna Arrasatekoindustria sareasendotzea eta kalitatezko lanpostuak sortzea dela, “horretarako, herriko enpresekin batera, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatuko ditugu; eta halaber, tokiko merkataritza suspertuko dugu, sendotzeko eta beren beharrei, belaunaldi arteko erreleboa kasu, erantzuna emateko”.
Ubarretxenak, amaitzeko, adierazi du“nik gidatuko dudan taldeak Arrasate hazi araztea du helburu, beti ere, lana, elkarlana eta kudeaketa onean oinarriturik, Arrasate eta arrasatearrei, merezi duten etorkizun eta aldaketa eskaintzeko” .
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


