Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/28

EAJ-PNVk konpromisoa hartu du kultura sorkuntza indartzeko Gipuzkoan

Jeltzaleen Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak azpimarratu du, Euskadin Tabakalerak lideratu behar duela ikus-entzunezko edukien sormena, betiere, nazioartera zabaltzeko ikuspegia izanda.
EAJ-PNVk konpromisoa hartu du kultura sorkuntza indartzeko Gipuzkoan

Gipuzkoako EAJ-PNVren diputatu nagusigai Markel Olanok, Donostiako Alkategai Eneko Goiak, eta hautagai jeltzale Eider Mendozak, Xabier Ezeizabarrenak eta Imanol Lasak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, Gipuzkoaren kudeaketan eragina duten gaiei buruzko seigarren eta azken proposamena egiteko. Horiek horrela gaurko prentsaurrekoan jeltzaleek kulturari buruzko proposamena egin dute.

Horren harira, Olanok konpromisoa hartu du kultura sormena indartzeko Gipuzkoan eta honakoa gaineratu du: “Euskadin Tabakalerak lideratu behar du ikus-entzunezko edukien sormena, betiere, nazioartera zabaltzeko ikuspegia izanda”. Hortaz, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, Tabakalerak izan behar duela kulturako apusturik garrantzitsuena Gipuzkoan, Donostian eta Euskadin eta, horretarako, garrantzitsua dela sortzaileek, kultura-eragileek eta produktoreek, hain zuzen ere, ikus-entzunezko edukien sorrerarekin zerikusia dutenek, Tabakalera erreferente izatea. 

Baina aitzitik, Markel Olanoren ustez, gaur arte, erakundeek bakarrik eraikina eraikitzeari eman diote garrantzia eta ez, ordea, proiektua garatzeari. Hortaz, Olanok segidakoa esan du: “Tabakalerak ikus-entzunezko kultura edukiak sortu behar ditu, izan ere, Euskadin horrelako edukien sorrerak huts egiten du eta, gure ustez, eduki horien sortzeko gunea Tabakalerak izan behar du”. 

Era berean, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak Donostia 2016 kultura hiriburutzari buruz hitz egin du: “Aukera handia dugu Gipuzkoako zein Euskadiko kutura sustatzeko eta ezin dugu pasatzen utzi. Orain arte, erakundeak ez dira elkarlanean aritu eta hori zuzendu behar dugu. Horretarako, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanaren alde egingo dugu, proiektua sustatzeko eta garatzeko, betiere, liskarrak, konfiantza eza baztertuta”. 

Olanok, halaber, aditzera eman du Foru Aldundiaren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko harremana sendotzeko, zinemaldia Gipuzkoako kulturaren apustu estrategikoetan sartzeko eta nazioartean oihartzun handiagoa emateko”. 

Gainera, hautagai jeltzaleak esan du, asmoa dutela gazteen artean euskararen erabilera sustatatzeko eta indartzeko programa garatzeko, eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela Gipuzkoan kultura eskaintza orekatzea eta, horretarako, Kultura Institutua martxan jarriko dutela, non eta programazioa zehaztuko den, betiere, hasteko, Donostiak duen garrantzia kontuan hartuta, baina, era berean, gainerako herriekin orekatuta. 

Azkenik, Markel Olanok proposatu du, erabiltzen ez diren guneei erabilera ematea – non eta, orain arte museoak egiteko proiektuak egiteko joera izan den – sortzaileek bere jarduera egiteko guneak izateko, betiere, erakundeentzat kostu baxua izanda, izan ere, sortzaileek bere edukiak sortzeko gune libreak izan behar dituzte. 

Horrenbestez, Olanok aurkeztu ditu EAJ-PNVk hurrengo legealdirako kulturaren gainean hartu dituen konpromiso hauek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...