Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/24

EAJ-PNV-k salatu du Bilduk betiko blokeatu nahi duela hondakinen arazoaren irtenbidea Gipuzkoan

Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak esan du, ezker abertzaleak irtenbidea arazo bihurtu duela, izan ere, ez da gai izan hondakinak tratatzeko instalaziorik egiteko legealdi osoan.
EAJ-PNV-k salatu du Bilduk betiko blokeatu nahi duela hondakinen arazoaren irtenbidea Gipuzkoan

Behin ezagututa Bilduk Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan (GHK) Zubietako Hondakinen Kudeaketarako Zentroa egiteko Ingurumen Baimen Bateratuari uko egin diola, EAJ-PNVk Europar Batasunaren Ingurumen Komisario Janez Potocnik-i galdera sorta egin dizkio. Helburua da jakitea Foru Aldundiak edo GHK hondakin-partzuergoak Europar Batasunari erabakiaren berri eman dion ala ez.

Era berean, Europako Legebiltzarrean alderdi jeltzalearen ordezkari Izaskun Bilbaok Ingurumeneko Komisarioari galdetu dio, ea Foru Aldundiak hartutako konpromisoak bete dituen, hain zuzen ere, gaian eskumena duten Batzar Nagusiek onartutako plangintza aurkezteko konpromisoa; eta, halaber, Europako Batzordeak hasitako ikerketan, hain zuzen ere, Gipuzkoan hondakinen kudeaketari buruzko ikerketan, Gipuzkoako erakundeak izaten ari diren lankidetzari buruz”.

Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Ezker Abertzaleak ingurumen baimen bateratuari uko egin izana indarreko araudiaren aurkako erabakia da, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren gaineko Europako Zuezentaraua betetzen duen indarreko araudia”. Horrenbestez, Ezeizabarrenak adierazi du, uko egite horrekin Bilduren nahia dela kosta ala kosta hondakinak tratatzeko azpiegiturak ez egitea edo eraikitzea ahalik eta gehien atzeratzea. Gogoan izan, PIGRUG hodakin-plangintzak arautzen duen indarreko foru arauan ezartzen den irtenbideak gipuzkoar gehienen oniritzia duela.

EAJ-PNVren batzarkideak, halaber, segidakoa salatu du: “Bildu urduri dago hauteskundeak direla –eta. Horrenbestez, ezker abertzaleak aldebakarreko erabakiak hartu ditu eta ez du kontuan izan Batzar Nagusien eta mankomunitateen iritzia. Eta ondorioz, irtenbidea arazo bihurtu du, izan ere, ez da gai izan hondakinak tratatzeko instalaziorik egiteko legealdi osoan eta, beraz, 30.000 tona materia organiko eta araztaileen lohiak Burgos, Nafarroa eta Iparraldera eraman behar izan ditu.

Bestalde, behin Debagoienen atez ateko bilketa sistemaren kostua %104 garestiago izan dela jakinda – Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak salatu du kostuaren handitzea – , Xabier Ezeizabarrenak esan du hori hasiera besterik ez dela eta gogorarazi du, Arrasaten edo Elgetan edukiontzien bidez jasotzen dituztela hondakinak, eta horrek kostua gutxitzen duela. Baldin eta bi herri horietan atez atekoaren bidez hondakinak jasoko balira, kostua hirukoitza izango litzateke.

Hortaz, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk etengabe uko egin diola atez ateko bilketa sistemaren gaineko datuak emateari. Gainera, atez atekoa ez da edukiontzien bidezko sistema bezain eraginkorra, garestiagoa da eta herritarren haserrea sortu du, izan ere, Ezker Abertzaleak sistema inposatu du eta orain kamaren bidez kontrolatu nahi du.

Gainera, EAJ-PNVren batzarkideak segidakoa gogorarazi du: “Atez ateko bilketa sistemari buruz egin diren kontsulta guztiek – bai udalek antolatu dituztenak (Deba, Azkoitia eta Mutriku), bai atez atekoaren aurkako plataformek antolatu dituztenak (Bergara, Legazpi, Ordizia, Anoeta, Irura, Zizurkil, Villabona…) – erakutsi dute gipuzkoarrak ez daudela ados ezker abertzaleak inposatutako bilketa-sistemarekin, baina aitzitik, ezker abertzaleak herritar gehienen nahiari entzungor egiten dio”.

Hori guztia dela eta, Xabier Ezeizabarrenak Ezker Abertzaleari eskatu dio, lehenik, behingoz ulertzeko demokrazia ez dela bakarrik kontuan hartu behar bere alderdi-interesen aldeko gauzak direnean; eta bigarrenik, errespetua hitza bere zeregin politikoan sartzeko: hain zuzen ere, Batzar Nagusiei, mankomunitate gehienen iritziari eta gipuzkoar gehienen iritziari errespetua.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...